Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen V.Zirkuitoa

AXERI BODA
ARGIA TALDEA

AXERI BODA

Koreografia: Juan Antonio Urbeltz
Zuzendaritza escénica: Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea
Interpreteak: Dantza taldeak Argia, Duguna, Haritz, Kezka
Argiztapen teknikaria: Eragin
Soinu zuzendaritza: Marian Arregi
Jantzi Diseinua: J.A. Urbeltz
Iraupena: 80'
Produkzioa: Ikerfolk
Kontaktua: jexuxlarrea@telefonica.net

Udaberri nahiz uda beteko egunik distiratsuenetan, eguzki, euri eta laino txuri lasterkariz osatutako eguraldi aldakorreko egun horietan, inork irudika ditzakeen ortzadarrik ederrenak sortzen dira: eguzkia ta euria, erromako zubia dio esaera zahar batek. Gertaera berezi horrek zerua betetzen duenean, Eurasiako atsotitz zaharren esanetan azeriek beren ezteiak ospatzen dituzte. Euri eta iguzki, azeriaren ezteiak, esaten dugu euskaraz. Kitsuné no yome-iri esaten dute japonieraz. Misterioz eta arriskuz betetako ezteiak nonbait, etxeko txikiek begiratu ezin zituztenak, azerien haserrea piztu nahi ez bazuten. Horregatik, haurrei ezer txarrik gerta ez zekien, esandakoa ez egiteak ekar zitzakeen ondorio arriskutsuez ohartarazten zituzten.

Hirurogeiko hamarkadaren erdialdean sortu zen 'Argia' taldea. Orduz geroztik, Euskal Herrian folklore-jardueraren ezinbesteko erreferentzia izan da 25 urte baino gehiagotan. Bere sorreratik J.A. Urbeltzek zuzendu du, 300 dantza eta 500 doinu tradizional baino gehiagorekin lan eginez Euskal Herrian, Europan eta Ameriketan eskainitako kontzertu ugaritan.


AXERI BODA

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak