Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen V.Zirkuitoa

SO TINHA DE SE COM VOCE
QUASAR CÍA DE DANÇA

SO TINHA DE SE COM VOCE

Koreografia-zuzendaritza: Henrique Rodovalho
Interpreteak : Aretha Maciel, Camilo Chapela, Daniel Calvet, Érica Bearlz, Fernando Martins, Henrique Lima, Luciane Fontanella, Simone Camargo, Valeska Gonçalves
Eszenografia: Cássio Brasil
Argiztapena: Henrique Rodovalho (diseinua); Sergio Galvão (teknikaria)
Eszena-zuzendari: Mateus Dutra
Soinua-musika: Elis Regina eta Tom Jobim - Elis & Tom
Iraupena: 60'
Produkzioa: Quasar Cía de Dança
Zuzendaritza: Vera Bicalho
Diru laguntza: Gobierno Federal de Brasil, Ministerio de Cultura de Brasil.
Laguntzaileak: Petrobras
Kontaktua: www.mondigromax.com

Só tinha de ser com Você lana 2005ean sortu zuen Rodovalhok, Brasilgo musikak izan duen unerik distiratsuenaren omenaldi gisa: bossa-novaren aitzindari Tom Jobim eta Elis Regina kantari brasildar mitikoa elkartu zirenekoa, alegia. 1974. urtean Elis & Tom grabatu zuten, kultuzkoa den diskoa, koreografiaren inspirazioa eta soinu-banda dena. Musikak eta dantzak bat egiten dute lan betean, osagai poetikoak ere baditu, apur bat nostalgikoak, baina ez du sentimentalismora jotzen.

Vera Bicalhok eta Henrique Rodovalhok 1988an sortu zuten Quasar Cia de Dança, Brasilgo dantza-konpainia ospetsuenetakoa. Arau akademikoen gainetik, beti eman diete lehentasuna askatasunari eta bestelako sormenezko lengoaiak ikertzeari. Erritmo-zeinu bereziek eta dantzarien maila tekniko handiak aparteko nortasuna ematen diote Quasar konpainiari. Henrique Rodovalho da konpainiaren orain arteko errepertorioa osatzen duten 20 koreografien egilea.


SO TINHA DE SE COM VOCE

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak