Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen V.Zirkuitoa

CONCERTO DESCONCERTO
ENTREMANS

CONCERTO DESCONCERTO

Koreografia-zuzendaritza: Alexis Fernández
Laguntzailea: Kirenia Martínez
Interpreteak : Alexis Fernández, Kirenia Martínez, Armando Marten, Caterina Varela
Eszenografia: Alexis Fernández, Kirenia Martínez
Argiztapena: Antón Arias
Musika: Creación propia
Soinua: Ezequiel Orol
Iraupena: 80'
Produkzioa: Estefanía Vázquez
Koprodukzioa: Entremans, AGADIC (Axencia Galega das Industrias Culturais)
Diru laguntza: Consellería de Cultura e Deporte da Xunta de Galicia, AGADIC, Centro Coreográfico Galego
Kontaktua: entremans@mundo-r.com

Alde guztietatik urez inguratuta egotea izugarria da, eta uste dut guztiak horrekin zerikusia duela... Zorionez arimaren itzalaldia bakarrik izan da. Ordubete inguru iraun du, baina nahikoa izan da kafe beltzaren usaina zabaltzeko, oroitzapenen apoteosia oparitu digun usaina, aurpegiak, zurrumurruak, ilusioak eta anekdotak ekarri dizkiguna, batzuk benetakoak eta beste batzuk ez. Haizatutako oroitzapenak babesten dituela dirudien nolabaiteko aura nostalgikoan dantzan. Ene, amona! Zu, zure besaulkian kubatartasuna kulunkatzen, oihuka, muxuka, bolero eta ronarekin. ¡Niño, quita catao y pon quinqué!

ENTREMANS A Coruñan sortu zuten 2006an Ana Beatriz Pérez, Kirenia Martínez, Armando Martén eta Alexis Fernández dantzariek. Kubatarrak dira guztiak eta hainbat urte daramatzate Galiziako konpainietan lanean. Sariak ere irabazi dituzte, bai Galiziakoak eta baita Espainia mailakoak ere. Euren ikuskizunak batetik bestera eramateko elkartu ziren. Estefanía Vázquez ere ENTREMANS konpainiaren sortzaile eta ekoizlea da.


CONCERTO DESCONCERTO

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak