Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen V.Zirkuitoa

5 PIEZAS PARA TOMAR UN CAFÉ
MEGALÓ - TEATRO MÓVIL

5 PIEZAS PARA TOMAR UN CAFÉ

Koreografia-zuzendaritza: Nicolas Rambaud, Coral Troncoso
Interpreteak : Leire Amonarriz, Vicky P. Miranda, Nicolas Rambaud, Juan Manuel Ramirez, José Luis Sendarrubias, Coral Troncoso
Eszenografia: Megaló - Teatro Móvil
Argiztapena: Paloma Parra
Soinua-musika: Edizio musikala: Gonzalo Navarro
Iraupena: 60'
Diru laguntza: Kultura Ministerioa

Megaló - Teatro Móvil konpainiak 2002tik 2007ra landutako errepertorioko lan laburrak erakusten ditu ikuskizunak. Lanok elkarrekiko loturarik gabe sortu ziren, baina guztiek maitasuna dute hizpide: bat-bateko maitasuna, platonikoa, ideala, nartzisista edo fisikoa besterik ez dena. Adiskidetasuna falta zen, agian maitasun guztien artean baldintzarik gabekoena eta iraunkorrena dena, eta horrenbestez "500 cafés contigo" lanarekin osatu dugu ikuskizuna. Azken lan horren bitartez lotzen dira gainontzeko guztiak.

2001ean, Provisional Danza taldeko kide Nicolas Rambaud dantzari eta koreografo frantziarrak bakarkako ibilbideari ekitea erabaki zuen, eta Madrilgo dantza-maratoirako S3MI.3P bakarkako lana sortu zuen. Urte berean 'Las locas de Chaillot' ikuskizuna ekoitzi zuen, eta horretarako Coral Troncoso Provisional Danzako orduko zuzendari dramatikoari laguntza eskatu zion. Lankidetza horretatik sortu zen Megaló-Teatro Móvil.


5 PIEZAS PARA TOMAR UN CAFÉ

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak