Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen V.Zirkuitoa

TONDO REDONDO
DA.TE DANZA

TONDO REDONDO

Koreografia-zuzendaritza: Omar Meza
Interpreteak : Celia Sako eta Rosa Mari Herrador
Eszenografia: DA.TE DANZA
Argiztapena: Ernesto Monza
Soinua-musika: Collage Musical
Iraupena: 40'
Koprodukzioa: DA.TE DANZA, Teatro Testoni Ragazzi de Bologna (Italia)
Diru laguntza: Empresa Pública de Gestión de Programas Culturales de la Consejería de Cultura de la Junta de Andalucía e INAEM.
Kontaktua: www.datedanza.es

0 eta 4 urte bitarteko haurrentzat propio landutako ikuskizuna da Tondo Redondo. Mugimenduaren bidez eta objektu biribilak erabiliz, bizitzaren zikloa kontatzen du. Mugimenduak, musikak eta doinuek, irudiek eta ikuskizunean sortzen diren sentsazioek txikiekin komunikazio zuzena lortzea dute helburu, begiekin entzuten duen publikoa baita.

DA.TE DANZA dantza garaikideko konpainia Granadan sortu zen 1999an. Dantza garaikidea gaurkotasunezko lengoaia dela, bizirik dagoela eta konprometitutako istorioak kontatzeko aproposa dela erakusteko helburuarekin sortu zuten. 2004. urtetik, produkziorako biurteko planak medio, Andaluziako Juntako Kultur sailarekin Ituna du konpainiak.


TONDO REDONDO

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak