Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen V.Zirkuitoa

NEGRO
DANIEL ABREU

NEGRO

Koreografia-zuzendaritza: Daniel Abreu
Interpreteak : Andrea Quintana, Janet Novas, Anuska Alonso eta Daniel Abreu
Eszenografia eta argiztapena: Cía de Danza Daniel Abreu
Soinua-musika: Masahiro Hiramoto eta Saint Saens
Iraupena: 55'
Koprodukzioa: Xunta de Galicia, IGAEM, Centro Coreográfico Galego, Auditorio de Tenerife y Cabildo
Kontaktua: ciadanielabreu@gmail.com

Lau dantzarirentzako koreografia-lana da, eta gorputza da sentiarazteko eta komunikatzeko bitartekoa. Koreografia osatzen duten eszenak eguneroko ekintzen inguruko hausnarketatik sortu dira, ekintza basatienak, burgesenak edo ikasitakoak begiratzearen ondorio dira. Abiapuntu horretatik sortzen dira irudi-paisaia eta argumenturik ez duen istorioa osatzen duten koadroak.

Daniel Abreu dantza-konpainiak 2004. urtera aldera ekin zion bere ibilbideari. Ordutik hogei lan baino gehiago sortu ditu, kalerako, oholtza gainerako eta enkarguzkoak. Estatuko eta nazioarteko hainbat jaialditan aurkeztu ditu lanok, besteak beste, Danimarkan, Ingalaterran, Venezuelan, Brasilen, Alemanian, Portugalen eta Polonian.


NEGRO

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak