Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen II.Zirkuitoa

AURKEZPENA

Zirkuito '06 - Kartela

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik, antzoki publikoen SAREAk -non Aldundiek eta udalek ere parte hartzen baitute- Dantza garaikidearen bigarren Zirkuitoa aurkezten du; hain zuzen, Euskadiko zenbait herritan hilabete batzuetan zehar garatuko den programazio berezia.

Bigarren edizioan parte hartuko duten antzokiak honako hauek izango dira: Barakaldo (Barakaldo antzokia), Elorrio (Arriola Kultur aretoa) eta Leioa (Kultur Leioa), Bizkaian; Donostia (Egia kulturetxea -Gazteszena-) eta Irun (Amaia kultura zentroa) eta Vitoria Gasteiz (Federico García Lorca - Lakua - eta Montehermoso - Gasteiz). Konpainiak, beraien artean lau Euskadikoak eta beste bi kanpokoak, 2005ean estreinatu ziren lanak aurkeztuko dituzte, beraz, gure inguruko dantza garaikidea hurbilduko digun programa.

Zirkuitu honek sektoreko profesionalek eta zaletuek formato txiki eta erdiko azken produkzioak ezagutzeko duten gogoari erantzuna eman nahi dio, baita honelako ikuskizunetara publikoa erakartzeko antzokiek egiten duten ahaleginean laguntzea ere.

Beraz, saio hauekin goza dezazuen opa dizuegu, baita, horrekin batera, dantza garaikidea bultzatzeko den Dantza programa osatzen duten Koreografi erakusketa eta Dantza-plataformakoekin ere.

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak