Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen II.Zirkuitoa

"Capricho" Zuzendaria: Matxalen Bilbao

Capricho

Zuzendaritza: Matxalen Bilbao.
Interpreteak: Tonahiuh Díaz, Matxalen Bilbao.
Musika: Ernesto Maestro.
Bideoa: Paul Basañez.
Bideo Edizioa: Jon Garamendi.
Argi-jokoa: Leire Vazquez.
Jantziak: Mayda Zabala.
Argazkiak: Antero Sergio Latorre.

CURRICULUMA
Matxalen Bilbao dantzaria, zuzendaria eta dantza-irakaslea da. Ondorengo konpainietan egin du lan: Bilboko "Forros" (La Fundición), "Con buen pie" -bertan bere lehenengo pieza laburra sortu zuen-, "Damián Muñoz danza" (Gasteiz), "Galatea"-1998an, "Malvaloca" musikaldian- eta "Legaleon" antzerki-taldea (Irun). Gaur egun eta 1998tik bere kabuz sortu ditu "Capricho" (2005), "Lotura" (2004) eta "Mutis" (2003) obrak, Eusko Jaurlaritzaren diruaz lagunduak, eta Donostian, Bilbon, Bartzelonan, Madrilen, Santiago de Compostelan, Valentzian, Sevillan, Portugalen, Tarifan, Cordoban eta Las Palmas de Gran Canarian taularatu ditu. 9 Masdanza dantza garaikidearen nazioarteko lehiaketan (Maspalomas) finallista, bakarkakoen mailan.
Lisboako 2. Mostra de Dança para 4 Estaçoes de Sintran (2003) aurkeztu zuen "Vuelta de Tuerca" bakarkako lana; 2001ean, "El murmullo que hacéis a mi alrededor; 2000an, "Hay", Euskal Koreografo Gazteen IV. Erakusketan aukeratua; eta "De mi placer", 1998an, Madrilgo Koreografiako XII. Erakusketan aukeratua.

LABURPENA
Begiak ixtea gogoko dut, nire beste zentzumenei kasu egitea, azala eta hezurrak irekitzea, nire gorputza espazioan antzematea, beraren mugak sentitzea, inguratzen nauena deuseztatzea, ukitzen dudana asmatzea eta beronen formak eta ehundurak imajinatzea. Begiak ixtea gogoko dut, horrek erreskatatu nahi ditudan sentipenei adi egonarazten nauelako. Begiak ixtea gogoko dut beroriek garbitzeko…
Capricho zentzumenak berreskuratzeko behar fisikotik jaiotzen da, haietan zehar ibilbide bat egiten du eta, horrela, ikusteko, ukitzeko, entzuteko gai den mugimendu bat sortzen du.
Lotura bakarkakoarekin hasitako azterketa, hau da, "mugimenduan dagoen ukimena"ri buruzkoa, jarraitu dut bikotekako honekin, oraingo honetan ideia bestearen gorputzaren bidez garatuta.
Saioa barne argumenturik gabe gertatzen da, ikusten dena baino ez da, lengoaia garbiarekin, bertan bikotekakoak eta bakarkakoak bideoarekin nahasten direla, ezer erakutsi nahi gabe, aukeratutako bidearen oharpena besterik ez.

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak