Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen II.Zirkuitoa

"No sabes cuánto esperamos de ti" Zuzendaria: Eva Vidal

No sabes cuánto esperamos de ti

Testua eta zuzendaritza: Eva Vidal.
Interpreteak: Jorge Lastra, María Ibarretxe, Izaskun Santamaría.
Argiztapen-diseinua: Iñigo Ortega.

CURRICULUMA
Steak Tartar dantza-antzerkiko taldea 2003an jaio zen Bilbon, ¿Qué vamos a hacer con lo incorregible?" lanarekin. Konpainiak disziplinarteko borondatea dauka, horregatik du, izenaren ondoren, hain aposizio luzea: dantza-antzerkiko taldea. No sabes cuánto esperamos de ti bere bigarren lana da.

LABURPENA
NO SABES CUÁNTO ESPERAMOS DE TI obra burua estreinatu berri daukagunean ematen zaigun munduaren ikuspegitik hasten da: zein informazio dagoen etxean, zein informazio dagoen eskolan. Buruko zein paisaia sortzen den elkarren artean iragazgaitzak diren arloetan ezagutza sailkatzeko moduan.
Eskolan zuk zenbait datu gogorarazteari ekiten diote.
Baina ez zaituzte hausnartzera bultzatzen. Mahai guztiak beti toki berberera begira, hitza daukanarengana. Hitza ez da ikastunen esku uzten. Horiek entzun besterik ez dute egiten. Unean uneko ikasgaiak irentsi egiten dituzte, GARRANTZITSUENA EMAITZA DA arauaren menpe.
Eta etxean iparrak apur bat agintzen badu, ez gara hain txarto ibiliko. Baina zer gertatzen da baliabide horrek ere huts egiten badu? Nola ikas dezakegu INON IKASTEN EZ DEN HORI? Nola ken dezakegu soinetik bizitzan oinak bustita ditugula goazelako sentipena.

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak