Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen II.Zirkuitoa

"Babia" Zuzendaria: Asier Zabaleta

Babia

Zuzendaritza: Asier Zabaleta.
Interpreteak: Pilar Andrés, Iñigo Iraultza García, María Ibarretxe, Jorge Lastra.
Zuzendaritza laguntzailea: Arantza Balentziaga.
Koreografia: Asier Zabaleta interpreten kolaborazioarekin.
Argien Diseinua: Imanol Ovejas.
Musika grabazioa: Ernesto Maestro.
Argazkiak: Beto Criado.
Diseinu grafikoa: Iker Urteaga.
Eskerrak: Iñigo León, Amaia Garmendia, Pello Artola, Jose Mª Arenzana.
Ekoizpena: ERTZA dantza garaikide taldea, Eusko Jaurlaritzako kultura Sailaren laguntzaz eta "La Fundición", eta "Arteleku"-Gipuzkoako Diputazioa-ren kolaborazioarekin.
Banaketa: ERTZA, Tel: 617 145 645

CURRICULUMA
Asier Zabaleta arte eder, musika, antzerki eta dantza ikasketak egin zituen Donostia, Bilbo eta Zurich-en; 1994tik interprete gisa parte hartzen du Euskal Herriko eta estatu espainiarreko konpainia aipagarrienetako batzuetan (hala nola Arteszena, Maskarada, Hojarasca, Adeshoras eta Compañía de Vicente Saéz, besteak beste). 1999. urtetik 2004. urteraino Suitza-ko Alias konpainiako kide izan da. Talde horrekin, zazpi antzerki-dantza lanen sortze lanetan hartzen du parte. Interprete eta koreografo lanak tartekatuz, gaur arte ondorengo lanak taularatu ditu: "Danada"- 1998, "Belaki efektua"- 1999, "Ego"- 2002, "10Masdanza" festibalean (Gran Canaria, 2005), bakarlanen lehiaketan lehenengo saria irabazi zuena, "Ego-tik"- 2004, eta "Babia"- 2005.

LABURPENA
"Babia" ozen esan ez daitekeena da. Besteek entzun behar ez dutena. Bakarrik gaudenean edo hala uste dugunean, geure buruarekin izan ohi ditugun zentzugabeko elkarrizketa arduragabeak dira. Paradisu pertsonalak, non behatuta edo epaituta sentitzen ez garen. Ispilu batean geure burua begiratzen dugunean egiten ditugun keinuak dira. Arduratzen gaituen zerbaiti aurre agin behar diogunean inprobisatzen ditugun antzerki eszenatxo horiek. Errealitatetik urruntzen gaituzten une iheskorrak. "Babia", begirada puntu batetan galduta geratzen zaigunean gertatzen dena da. Besteekin konpartitzeari uko egiten diogun gure altxorra. Txikitan norbait atzetik genuenean garrasi egiten genuen "etxea". Arriskutik babesten gaituen estalpea da, desio dugunetik edo eta desio ez dugunetik babesten gaituena, beldurtzen gaituenetik edo eta beldurra beratik babesten gaituena.

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak