Espezieen elikadura eta erabil daitezkeen beitak
Espezie bakoitzak bere elikadura dauka. Beraz, arrantza eraginkorra egiteko, beitak arrainen gustukoa izan behar du. Gai honen inguruko zalantzak argitzeko, gure uretako espezieen elikaduraren inguruko zehaztasunak emango ditugu eta, hori oinarritzat hartuz, nolako beitak erabil daitezkeen ikusiko dugu.
Egia esan, zenbait beita oso eraginkorrak dira ia espezie guztientzat. Esate baterako:
- Zizareak (haitzetako arrainetarako bereziki)
- Karramarroak. Karramarro ermitaua da edozein arrain-motarako erabil daitekeen beitarik onena
- Izkirak eta ganbak. Hauek ere oso beita ona dira flotagailuz edo trebeseko lerroen bidez egiten den arrantzarako eta baita hondoko aparailuetan erabiltzeko ere.
- Moluskuak. Eraginkorrenak honakoak dira: txirlak (batez ere harkaitzetako arrainetarako eta urraburu edo lupietarako), txirla txikiak eta berberetxoak (abadiretarako), lapak (eraginkorrak dira harkaitzetako arrainetarako baina ez handietarako), datilak (oro har arrain guztietarako), barraskiloak (batez ere itxura konikoa atsegin duten arrainetarako), eta muskuiluak (lupia, urraburu, abadira, paneka, aingira, muxar handi, eglefino, alkotana, platuxa, erreboilo, arrain pilotu eta berrugeta ilunetarako).
- Txipiroiak, txibiak eta olagarroa. Oso beita eraginkorra dira edozein arrain-motarako.
- Arrainak.
-
Sardinzarrak eta berdela oso beita ona dira, haragi oso koipetsua eta arrantza erakartzen duen usaina baitute.
- Sardina edo sardineta. Oso eraginkorrak dira trebeseko lerro edo aparailu flotagarrietarako, ur-azaleko arrantzarako eta ur hondoko arrantzako aparailuetan erabiltzeko. Gainontzeko arrain urdinak, oro har (antxoak, txitxarroa, akulak, etab.), ez dira sardina bezain eraginkorrak.
- Landare-beitak (itsas flora).
- Beita konposatuak. Arrantza-guneak gizentzeko erabiltzen dira, eta beita hauetako batzuek daukaten trinkotasuna dela-eta, arrain-zatiak balira bezala erabil daitezke.
Azken aldaketako data: