betiON arreta iraunkorreko zerbitzua da, etxean, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan. Zerbitzu hori larrialdi-egoerei edo premia sozialei erantzun egokia emateko berariaz prestatuta dauden pertsonek ematen dute.
Telelaguntza-zerbitzu hau emateko, etxean terminal bat instalatzen da erabiltzailearen telefonoari konektatuta, eta erabiltzaileari eraman behar duen sakagailu edo “medaila” bat ematen zaio.