Vega manufakturak
Vega manufakturak ibilbidea 1940an hasi zen Donostian, latorrizko tailer txiki bat sortu zenean, ondoren Urnietara aldatuko zena. Han hasi zen lanean 1963an, eta pixkanaka hazten joan zen, makina trikotosoak, hodi fluoreszenteentzako armadurak eta altzari metalikoak egiten, azkenean sukaldeko altzariak egiten espezializatzeko. Bartzelonan, Burgosen, Las Palmasen, Madrilen, Sevillan, Valentzian eta Zaragozan izan zituen ordezkaritzak. Fabrika 1990eko hamarkadaren hasieran itxi zen eta 2001ean eraitsia izan zen, bere ordez Etxebarri Plazako etxebizitzak eraikiz.
Argazki galeria
X