Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urolako treneko paisaia industrialaren karakterizazioa eta balorazioa (Gipuzkoa)

Zuzendaritza: Beatriz Herreras Moratinos

Gauzatzea: Miriam Pérez Pérez

Laburpena eta itzulpena: Leire Milikua Larramendi

 

UROLA BAILARA

Urola ibaiaren bailara Gipuzkoa erdigunean kokatzen da. Gunearen gizatiartzeari dagokionez, ezaugarri bereiziak dituzte arroko hiru tarteek:

 

  • Urola ibaiaren goiko arroa (Urretxu, Zumarraga eta Legazpik osatua) hedadura arazoak dituen gune industriala da; eta, horren inguruan kokatzen dira landa-eremuak.
  • Erdiko tartean (Azkoitia eta Azpeitia kokatzen dira bertan), konurbazio txiki bat ageri da, baina ez du Zumarraga eta Urretxuren artean dagoenak bezalako jarraipen urbanoa aurkezten. Horien inguruan ere, landa-eremuak kokatzen dira.
  • Beheko arroan ibaiak antolatzen du espazioa, eta haren ondoan kokatzen dira herrigune nagusiak (Zestoa, Zumaia). Inguruetan tamaina txikiko herrigune batzuk daude. Lurzoruen erabilera-eraldaketa erakusten dute, industriaguneen garrantziagatik batez ere.

 

Industriari dagokionez, Urola bailarak ondorengo sektoreak ditu oinarri:

  • Metalgintza
  • Zurgintza
  • Ehungintza
  • Elikadura

 

Gune nagusiek azpisektore bat edo gehiago jaso dituzte: metala (Zumarraga, Legazpi, Azpeitia, Zumaia), zura (Azpeitia, Zestoa), elikadura (Azkoitia, Zumaia), ehuna (Urretxu).

Era berean, nabarmentzekoa da industria txiki askoren agerpena. Horiek, industria-sektoreko biztanleria aktiboaren zati handi bati lana eman diote, batez ere Zumarraga eta Zestoan. Eta, zementu-lantegien kontzentrazioa ere azpimarratu behar da, Zestoa inguruan.

 

UROLAKO TRENAREN BILAKAERA HISTORIKOA

Urolako trenaren eraikuntza Urola bailarako udalek sustatu zuten, XIX. mendearen amaieran. Ekintza horrekin komunikazio-bide nagusiekiko isolamendua ekidin nahi zuten, eta 1883an kontsideratu zuten trenbide berri bat izan zitekeela mendeetako komunikazio-arazoen irtenbidea.

Urolako trena bidaiariak eta merkantziak garraiatzeko pentsatua izan zen; Gipuzkoaren erdi-erdia Zumaiako portuarekin batzen zuen, eta Urola bailararen eta Goierriren aurrerapena bizitu.

 

Trenak Urola ibaiaren arroa zeharkatzen zuen, Zumarraga (abiapuntua) eta Zumaia (portura zuzenean zihoan trenbide-adarra) arteko 36 kilometro. Kostako udalerrian, Ferrocarriles Vascongados-ekin elkartzen zen.

Proiektuaren ezaugarri izan ziren haren trazadura zaindua, aparteko ingeniaritza-lanekin (20 zubi eta 29 tunel), eta bideko 15 geltokien eta trenbide-pasabideetako eraikinen arkitektura nabarmena. Ramón Cortazar arkitektoak diseinatu zituen horiek, estilo neoerregionalistarekin, eta eremu bakoitzeko paisaia-ezaugarri berezietara egokitu zituen.

Trenbide honek Gipuzkoako trenbide-sarea osatu zuen, eta eraisten azkenetarikoa izan zen. Bide estuko beste trenbide batzuekin gertatu zen bezala, ibilgailuen eta bidearen modernizazio ezak erabiltzaileen jaitsiera ekarri zuen XX. mendeko azken hamarkadetan. Itxieraren kontrako herritarren presioek ez zuten galarazi finean, 1986an, trenbidea bertan behera uztea.

 

Linearen deskribapena

Urolako trenaren lur-berdinketaren trazadurak, Zumarraga eta Zumaia arteko ibilbidean, Urola ibaiaren bidea ahalik eta gehien jarraitu zuen, hartara ahalik eta gehien egokituz. Gune menditsu eta maldatsua zeharkatzen zuen, eta horrek fabrika-lan garrantzitsuak egitea ekarri zuen, batez ere Zumarraga eta Azkoitia arteko zatirik gorabeheratsuenean: 29 tunel, 20 biaduktu, 176 fabrika-obra txiki, 473.575 m³-ren indusketa lubaki gisa edo 41.804 m² euste-horma.

29 tunelek 3.894 metroko osoko luzera zuten, ibilbidearen %10a baino gehiago. Horietatik, 16k guztizko edo zati bateko estaldura zuten, 2.109 metro guztira. Gainerako 13ek ez zuten estaldurarik.

Urolako trenaren zubi eta biaduktu ugariei zegokienez, 794,97 metro zituzten guztira. Hiru tipologia bereizi identifikatzen dira: metalikoak, hormigoi armatuzkoak eta fabrikazkoak (harlanduzkoak). Zubi metalikoen eta hormigoizkoen euskarrien tipologia berbera zen, harlanduzko ostiko eta pilare zilindrikoekin. Egitura motaren aukeraketa gehienezko hutsarteak zehazten zuen, Urolako trena eraiki zen garaian hormigoi armatuaren teknikak ez zeudelako behar bezain garatuta. 11 metrotik gorako tarteak altzairuzko habeekin egitea erabaki zen; aldiz, zubi gehienak hormigoi armatuzko tarteekin eraiki ziren.

 

Ibilbidearen zatirik handienean, trenbideak Urola ibaiaren beheranzko ibilera jarraitu zuen, eta haren % 30a baizik ez zen lauean garatu. Gainerakoa maldan gauzatu zen, kontramalda txiki bat salbu.

Trenbide honen bidearen tipologia garai hartako ohikoa zen: balasto-ohe baten gainean kokatzen zen, zurezko langetetan jarritako errailekin.

Zazpi etxetxo zituen, bat bide- eta lan-zerbitzuetako brigada bakoitzeko. Brigadako langileburuen etxebizitza eta trenbidearen instalazio osagarriak kokatzen ziren bertan: bazterbideak.

Gainera, 68 trenbide-pasagune zeuden, gehienak, baserri eta baso-ustiapenetarako sarbide ziren bide eta bidexkekin gurutzatzearen ondorio.

 

Trenbidearekin lotutako ondare-elementuak udalerrika

Jarraian, Urolako trenaren industria-paisaiarekin lotutako ondare-elementuak (EL) udalerrika (M) biltzen dituen laburpen-taula aurkezten da.

 

 

U

EL

Zumarraga

Zumarragako geltokia, Komunak. Nasa, 1-2-3-4-5-6 Zubiak, Aizkibel tunela, Izuzkitza tunela, Aietsubaso tunela, Larregi tunela, Mugarrieta tunela, Trenbide azpiko igarobidea, Trenbidearen trazadura.

Urretxu

Urretxuko geltokia, 1 Zubia, Orratzainaren etxea, 3 eta 4 Zubiak, Fuelles y Muebles G. Berriochoa fabrika, Tximinia, Trenbidearen trazadura, 2 Zubia.

Antzuola

5 eta 6 Zubiak, Larregi tunela, Trenbidearen trazadura.

Azkoitia

15 Zubia, Orratzainaren etxea, Aizpurutxoko geltokia, Nasa, Azkoitiako geltokia, 7-8-10-11-12-13-14 Zubiak, Olazagako estalpea, Olazagako estalpeko nasa, 9 eta 16 Zubiak, Mandabieta tunela, Arkidi tunela, Artetxeberri tunela, Ubola tunela, Aizpurutxo tunela, Ibetete tunela, Azketa tunela, Aietubeondo tunela, Etxebeltz tunela, Igaranzubi tunela, Igaranerreka tunela, Ezkidi tunela, Androndegi tunela, Azpiazu tunela, Trenbidearen gaineko igarobide jasoa, Ubide gaineko igarobidea, Ubide gaineko zubia, Trenbidearen trazadura.

Azpeitia

Azpeitiako geltokiko multzoa, Azpeitiako geltokia, Azpiestazio elektrikoa (makineria barne), Geltokiko bulegoak, Kotxetegiak eta tailerra (makineria barne), Komunak, Ebakigailu elektrikoa, Amubeko orratzainaren etxea, Loiolako geltokia, Lasaoko geralekua, 20 Tunela, 18 eta 17 Zubiak, Errepide gaineko bi trenbide igarobide, 21 eta 22 Tunelak, Errepide gaineko hiru trenbide igarobide, Ubide gaineko igarobidea, Trenbidearen trazadura, Ondare Higigarria: Azpeitiako Trenbidearen Euskal Museoa, Material mugikor Berezia, Makineria.

Zestoa

Zestoa-Bainuetxea geltokia, Biltegia, Komunak, Alboko bidea, Eskailerak, Nasa, Zestoako bainuetxea, Botilaratzeko fabrika, 19 eta 20 Zubiak, Iraetako geltokia, Biltegia, Komunak, Arroako geltokia, Biltegia, Komunak, Nasa, Zestoa-Hiribildua geltokia, Biltegia, Komunak, Nasa, Trenbidearen igarobide jasoa, Trenbidearen azpitiko igarobidea, 23-24-25-26-27-28-29 Tunelak, Trenbidearen igarobide jaso bi, Trenbidearen etxola, Trenbidearen trazadura.

Zumaia

Zumaia-Portua geltokia, Karga-nasa, Komunak, Zumaia-Lotura geltokia, Markesina, Biltegia, Komunak, Tunela, Markesina berria, Orratzainaren etxea, 29 Tunela, Trenbidearen trazadura.

 

Urolako trenaren geltokiak

Urolako trenbideak ditu, agian, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sareko geltoki ederrenak, arte-balio handiena dutenak. Ramón de Cortazar arkitekto gipuzkoarrak diseinatu zituen. Eraikin guztiak ezberdinak dira. Kontzeptu neoerregionalistak dituzte inspirazio-iturri, eta kokatzen ziren herriaren estetikarekin bat etortzea bilatzen zuten. Arkitektoak eraikin guztietan jarri zituen komun, biltegi eta nasak instalatu ahal izateko adina lokal.

Gaur egun lineako geltoki guztiak mantentzen dira, kontserbazio-maila ezberdina duten arren. Kasu askotan, komun edo biltegiak jasotzen zituzten eraikin osagarriak izan dira desagertu direnak.

 

Jarraian, geltokien eraikinak biltzen dituen laburpen-taula aurkezten da, ibilbidearen arabera ordenatuak.

Lehenengo zutabean geltokiaren izena eta klasea adierazten dira, lehenengoa [1], bigarrena [2] edo zehaztu gabea [-]; bigarren zutabeak haren funtzioak jasotzen ditu (F); hirugarrenak, osatzen duten elementuen definizioa (D); laugarrenak, egiletza (EG); eta, bosgarrenak, arkitektura-estiloa edo -eragina (E/E).

 

 

F

D

EG

E/E

Zumarraga [1]

Ferrocarriles Vascongados eta Caminos de Hierro del Norte de España (Madril-Hendaia linea) konpainiekin lotunea, baita Legazpiko Patricio Echeverríaren fabrikarako industria-adar garrantzitsuarekin ere.

Lau eraikin: geltokia bera, biltegia, kotxetegiak, nasa eta komunak. Gaur egun, geltokia, nasa eta komunak gelditzen dira.

Hipólito Olaizola

Haren fatxadak inguruko baserrien tipologian oinarrituta daude.

 

Urretxu [2]

 

Bi bide (trenbide nagusia eta aurreratzekoa), itxita dagoen bide bat merkantzia-nasa izandakoa eta zubi birakaria. Bidaiariei zerbitzua eskaintzeko nasa bi zituen.

Hipólito Olaizola

Kanpotik, dorretxeen arkitektura iradokitzen zuen.

 

Aizpurutxo [-]

 

Magal handi baten gainean eraiki zenez, GI-631 errepidera hiru solairutako fatxada eskaintzen zuen; trenbiderako fatxadak solairu bakarra zuen ostera.

Gregorio Segurola

Haren kokapenarekin bat zetorren estilo neoerregionalista.

Azkoitia [1]

 

Trenbide nagusia, aurreratzekoa eta lau bazterbide merkantzien zerbitzurako. Nasa bi, eta estalitako nasa eta biltegia zituen.

Atanasio Beobide

Errenazimentuko herri-estiloa, lehenagoko dorretxeen gisan.

 

Loiola [2]

Instalazio onak izan arren, merkantzia-trafikoa ezdeusa izan zen. 1935etik aurrera geraleku-bazterbide bezala sailkatu zen.

Aurreratzeko bide nagusia eta merkantzien zerbitzurako bi bazterbide.

Bidaiarien eraikina Gregorio Segurolak eraiki zuen.

Loiolako Santutegitik gertu.

Azpeitia [1]

Urolako treneko geltoki nagusia. Gaur egun, Trenbidearen Euskal Museoa da.

Geltokiaz gain, hainbat instalazio gehiago daude: biltegiak, azpiestazio elektrikoak, tailerrak, bulegoak eta kotxetegiak.

 

Arkitektura-soiltasun handiena duen geltokia, lehenagoko dorretxeen gisan.

Lasao [-]

Gaur egun, Trenbidearen Euskal Museotik Lasaoko geltokirako tartea burdinbide bezala berreskuratu da.

Bi bide (trenbide nagusia eta iraganbidea), bi nasa eta itxitako bide txiki bat merkantzien zerbitzurako.

 

Soluzio eklektikoak ditu, askotariko filiazioei dagozkien elementuekin.

Zestoa-Bainuetxea [2]

Oso garrantzitsua zerbitzatu zuen Bainuetxearekin zuen harremanagatik.

Bide nagusia, aurreratzekoa den bide nagusia eta merkantzien zerbitzurako bi bazterbide. Nasa bi zituen.

José Dorronsoro

Hurbileko Lili Dorretxe/Palazioa.

Zestoa-Hiribildua [2]

 

Trenbide nagusia, aurreratzekoa eta bi bazterbide merkantzien zerbitzurako. Nasa bi, nasak eta estalitako biltegiak zituen.

Soraluze e Hijos enpresa

Inguruko baserrietan oinarritua, Lapurdiko baserrien kutsuarekin.

 

Iraeta [2]

 

Bide nagusia, aurreratzekoa, itxita dagoen bide txikia (merkantzien nasa eta estalitako biltegiaren zerbitzura) eta bi nasa. Jatorrizko eraikin guztiak mantentzen dituzte.

José Dorronsoro

Lapurdiko baserrietan oinarritua.

 

Arroa [2]

 

Bolumen handiko geltoki-eraikina, biltegia eta komunak.

 

Inguruko baserrien tradiziozko arkitekturan oinarritutako estilo eklektikoa.

 

Zumaia-Lotunea [2]

Bilbo-Donostia bide metrikoaren lotunea zen.

Gaur egun Euskotren konpainiarena da, eta birmoldatuta dago.

Enpresen arteko trafiko konbinatua ulertzeko beharrezkoa den burdinbide-multzo garrantzitsua. Merkantzien biltegi eta nasa estaliak, kotxetegia eta zubi birakaria. Urolako trenaren zein Ferrocarriles Vascongados-en burdinbideen azpitik pasatzen zen lurrazpiko igarobide luzea.

Juan de Hormaeche

Baserri-estiloa.

Zumaia-Portua [1]

Urolako trenbidearen azken geltokia, Zumaiako portuko kaian bertan kokatzen zen.

Merkantzien zerbitzurako burdinbide-multzo garrantzitsua. Estalitako biltegia duen nasa eta komunen eraikin modernizatua. Bidaiarientzako nasa bakarra zuen.

 

Lapurdiko baserrien kutsua. Geltokiko eraikinak dorretxe eta baserrien artean dagoen estetika eskaintzen du.

 

Urolako trenaren material mugikorra

Urolako trenaren kotxe-parkeak ez zuen apenas kotxe berririk izan haren historia osoan zehar. 60 urtez funtzionatu zuen ireki zeneko materialarekin. Horrek eragin negatiboa izan zuen Zumaiako portura iristen zen merkantziaren garraioan, baita bidaiarien trafikoan ere, udako hilabeteetan. 60ko hamarkadaren amaieran merkantzien zirkulazioa jaisten hasi zen; horregatik, trenak bere baliabide ekonomiko urriak bidaiarien garraiorako unitateak mantendu eta kontserbatzera bideratu zituen.

Ireki zenean baino are unitate gutxiago zituen itxi zenean, horietako batzuk zirkulaziotik erretiratu behar izan baitziren. Ibilgailuak Gipuzkoako CAF enpresak egin zituen.

 

Makineria gehigarria

Azpeitiako Trenbidearen Euskal Museoaren instalazioen barruan, honakoak mantentzen dira: jatorrizko makineria duten eraikin bi, azpiestazio elektrikoa eta Makineria tailerra.

Identifikatutako elementuen erreferentziazko zerrendatik abiatuta, elementua (E), jabetza (J), eraikuntza urtea (UR), eraikitzailea (ERA) eta jatorrizko herrialdea (H) adierazten dituen taula osatu da:

 

 

EL

J

UR

ERA

H

Azpiestazio elektrikoa

Olioa iragazteko prentsa

Ferrocarriles Vascongados

1940

Oerlikon

Suitza

Artezgailua

Urolako trena

1925

Brown Boveri

Suitza

Artezgailua

Urolako trena

1925

Brown Boveri

Suitza

Artezgailua

General Eléctrica

Elektrizitatea aldatzen du. 30.000tik 1.500 W-tara, korronte alternotik zuzenera.

Transformadorearen gela

Elektrizitatea iristen da hona.

Aginte-panelak

 

 

Sociedad Española de Electricidad Brown Boveri

Madril

Kommutagailua (elektrizitatea erortzen zenerako)

Ferrocarriles Vascongados

 

Mantentze-lanetarako tailerra

Mantentze-lanetarako tailerra

Argazki orokorrak (1926-86), piezen konponketarako, sistema berbera (gutxi gorabehera, 20 pertsona).

Motor elektrikoa

Urolako trena

1925

Siemens

Alemania

Balantza

 

 

 

 

Garabia

Urolako trena

1925

Paul Wevermann

Alemania

Tornua

 

 

 

 

Tornua

Urolako trena

1925

Schuchart&Schütte

Alemania

Somua tornu handia

Urolako trena

1925

Somua

Frantzia

Somua tornu txikia

Urolako trena

1925

Somua

Frantzia

Tornua

Urolako trena

1925

Rockford Lathe&Dull Co.

AEB

Esmeril-harria

Urolako trena

1925

Barandiaran y Cía (enpresa banatzailea)

Euskal Herria

Tresna-gela Arduradunaren gunea Piezak

Armairua

Zulagailu bertikala

Urolako trena

1925

Cincinatti

AEB

Ordezko zerra

Urolako trena

1925

Fortuna

Euskal Herria

Arrabotatzeko makina

Urolako trena

1925

MEA

Euskal Herria

Esmeril-harri ertaina

Urolako trena

1925

Barandiaran y Cía (enpresa banatzailea)

Euskal Herria

Fresatzeko makina

Urolako trena

1925

Somua

Frantzia

Zulagailu bertikala

Urolako trena

1925

Aurrera

Euskal Herria

Zizaila

Urolako trena

1925

Barandiaran y Cía (enpresa banatzailea)

Euskal Herria

Elementu ezezaguna

Esmeril-harri handia

Urolako trena

1925

Barandiaran y Cía (enpresa banatzailea)

Euskal Herria

Ordezko zerra

Urolako trena

1925

Anitua y Charola

Euskal Herria

Zulagailu erradiala

Urolako trena

1925

Somua

Frantzia

 

Bide Berdea

1998an trenbidearen lur-berdinketa Bide Berde bezala birgaitzeko proiektu bat hasi zen; hori dela eta, Urolako trenbidearen zati batzuk Bide Berdeen programa ezagunaren barruan sartu dira.

Fundación de los Ferrocarriles Españoles-ek (FFE) Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan 1994an erregistratutako marka da. Horren erabilera legalki mugatuta dago garai bateko trenbideetatik igarotzen diren ibilbideetara.

 

 

Gaurdaino iraun duten Urolako trenbidearen instalazioek EAEko garraio-multzo garrantzitsuenetariko bat eratzen dute, izan horien originaltasunagatik zein aniztasun tipologikoagatik.

Horien artean lehen mailako ingeniaritza-lanak (trazadurako biaduktu eta zubi ezberdinak) eta trenbidearekin lotutako makineriaren bildumarik onenetarikoa hauteman daitezke (Azpeitiako Trenbidearen Euskal Museoan dagoena).

 

PAISAIAREN BALORAZIOA

Paisaia horren alderdi esanguratsuenetarikoak dira ingeniaritza- eta teknologia-garrantzia hain lurralde gorabeheratsuan trazadura zuzena ahalbidetu zuten zubi eta tunelen kontzentrazio handiarekin, Aizpurutxon batez ere, Azkoitiako sarreraneta adierazgarritasun historikoa. Urolako trenaren industria-paisaiak interpretazio-gaitasun handia ere badu: ibaiaren paisaia-unitatea osatzen duten azpieremu bakoitzaren balioaz harago, paisaia kultural honen balio orokorrak azpimarratu behar dira.

 

Urolako trenbidearen lur-berdinketa, gaur egun, bertan kokatzen diren ondare-elementu ezberdinen lotunea da; kultura-balio ezberdinak aurkezten dituzte elementu horiek. Horregatik, interesa pizten du ikuspuntu diferenteetatik. Bertan, honako alderdiek egiten dute bat: teknikoak, ingeniaritzakoak, arkitektonikoak, morfologikoak, etnografikoak, kulturalak, historikoak, bilakaerakoak, naturalak eta bioaniztasunekoak. Hori dela eta, paisaia zehatz bat eratzen da, ezaguterraza, herritarrek ondo baloratu eta onartua. Gaur egun, ondare-lekukotasuna eta horien existentzia fisikoaren baieztapena adierazten duten elementu hautemangarrietan oinarritutako benetako kultura-ibilbidea kontsideratzen da Urolako trenbidea, eta hala eragiten du lurraldean.

 

Teknologiari dagokionez ere, elementu nabarmena da; jatorritik elektrifikatutakoa, arrakasta handiz gauzatutako ingeniaritza-lan konplexua izan zuen emaitzatzat bailara oso malkartsua zeharkatu zuen trenbideak, zubi, tunel eta abarrak barne hartuz. Urolako trenak Zumarraga eta Zumaia lotzen zituen, ia zuzena zen trazadura ausart batekin, zubi eta tunelen segida etengabearen bitartez.

 

JATORRIZKO DOKUMENTUAREN EDUKIA:

Jatorrizko dokumentu osoak zabalago garatzen ditu honako puntu hauek: ikerketaren esparrua, proiektuaren justifikazioa, Urola arroaren deskribapena, erabilitako metodologia, eragina duen legedia eta araudia, Urolako trenaren bilakaera historikoa, Urolako trenbideari lotutako elementuen identifikazioa, paisaiaren ondare-balorazioa, interes-eremuen zedarriztapena, bibliografia, dokumentazioa eta eranskinak (elementuen banakako fitxak).

 

Jatorrizko dokumentua ikusi eta azterlanari buruzko informazio zehatzagoa izateko, sakatu esteka hau: informazio gehiago.