EUSKADIKO
Garraio Behatokia

OTEUS

Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Udalplan. Informazio geografikoaren sistema eta lurralde-datuen bankuko definizioak

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Itzuli

Udalerriko azalera, udalerriko azalera osoari dagokio hektareatan neurtua, Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzak emandako informazioaren arabera.

Indarrean dagoen udal hirigintza-plangintzaren dokumentua, Udalplaneko fitxa egiteko oinarri izango dena.

EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak udalerri bakoitzarentzat ezartzen duen eremu funtzionala.

Plangintzak erabateko bizitegi erabilera eman dion lurzorua.

Bizitegi eremu bakoitzerako hektareatan neurtutako azalera grafikoa, Sistema Orokorrei dagokiena kenduta; egungo etxebizitza kopurua, urte horretako urtarrilekoa oinarri, baita aurreikusitako etxebizitza kopurua ere. Egiteko dauden etxebizitzen artean honako etxebizitzak ezberdindu behar dira: babes ofizialekoak, tasatuak eta libreak. Halaber, (t) urtean udalerrian egiteko dauden etxebizitzen lizentzia kopurua adierazi behar da.

Ekainaren 30eko Lurzoru eta Hirigintzaren 2/2006 Legean ezarritako lurzoru motaren arabera antolatutako arlo ezberdinak jasotzen ditu:

a) Hiri-lurzorua:

a.1. Hiri-lurzoru kontsolidatua

a.2. Hiri-lurzoru ez kontsolidatua

b) Lurzoru urbanizagarria

b.1. Lurzoru urbanizagarri sektorizatua

b.2. Lurzoru urbanizagarri ez sektorizatua

c) Lurzoru urbaniezezina( landa-guneak)

Plangintza orokorrean industria edo hirugarren sektoreko kalifikazioa dutenak adierazten dira. Gainera, ekonomia jardueretarako lurzoru gisa jasotzen da portu eta aireportuen logistikarako erabiltzen dituzten guneak.

Ekonomia jardueretarako industria eta hirugarren sektoreko kalifikazioa duten lurzoruaren azalera hektareatan neurtzen da. Ezberdindu egingo dugu okupatutako eta hutsik dagoen azalera. Jarduera industriala duen okupatutako lurzorua eraikinek eta jarduera produktiboetako garapen funtzionalerako erabiltzen den lurzoru libreak osatzen dute. Gainerako lurzorua azalera huts kontsideratuko dugu.

Bizitegi-lurzoruarekin gertatzen den legez, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 10 eta 11 artikuluak ezarritakoaren arabera sailkatzen da.

Plangintza Orokorrean jasotzen diren arlo guztien inguruko azalerak: Espazio Libreen Sistema orokorrak, Ekipamenduak, oinarrizko azpiegiturak, ur ibilgua edo garraio eta komunikazioetako azpiegiturak. Era berean, azken sistema orokorren beste azpisailkapen bat dute: Errepidekoa, AHT, trenbideak, portuak eta aireportuak.

Lurzoru urbanizaezina Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan jasotzen diren sailkapenen arabera egituratzen da( behin betiko onarpena otsailaren 11ko 28/1997ko Dekretu bidez): Honako hau da sailkapena:

- Babes berezia

- Ingurumenaren hobekuntza

- Basogintza

- Nekazaritza eta abeltzaintza eta landazabala

- Mendi-larreak

- Azaleko urak babestekoa

- Inolako erabilera jakinik gabekoa

Beren-beregi jasotzen dira Erauzketa-jarduerak eta nekazaritza-guneak( hauetan dauden etxebizitzak eta baimendutakoak adierazten dira).

Azken aldaketako data: