EUSKADIKO
Garraio Behatokia

OTEUS

Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Oteus Presentacion

EUSGABE
Euskadiko Garraio Behatokia

Euskadiko Garraio Behatokia, EUSGABE, Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren  Zuzendaritzara atxikita dago.

Helburuak

Bere helburua garraio-sistemaren portaera ezagutzea, aztertzea, interpretatzea eta islatzea da. Euskadiko Garraio Behatokiaren zeregina hauxe da: “...Euskadiko Garraio Sistemaren egoera eta eboluzioa ezagutzea eta interpretatzea (...) Sailari laguntza eta aholkuak emango dizkio, erreferentziako dokumentuez hornituz eta prospekzio-, ikerkuntza-, garapen- eta berrikuntza erremintak erabiliz bere jardueraren oinarrizko tresna moduan.” Euskadiko Garraio Behatokia sortzen duen 11/2004 Dekretuak, urtarrilaren 20koak, xedatzen duen bezala.

Funtzioak

Besteak beste, egoeraren diagnosiak, prospekzio-azterlanak, joera-txostenak, eta ohitura onak proposamenak burutzen ditugu. Halaber, egoera- eta eboluzio adierazleak urtero eguneratzen ditugu. Emaitzak eta dokumentuak web-orrialde honetan argitaratzen ditugu.