Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Suchard txokolateak eta Sugus

Itzuli

Suchard txokolate fabrika Donostiako Antigua auzoan zegoen, “Lizarriturry y Rezola” eta “Cervezas Kutz” instalazio handien ondoan. Fabrika 1909. urtean eraiki zen, baina Suitzako Suchard etxeak aurretik pabiloi batzuk hartuak zizkion errentan, Ibaetan, J. Aurrecoechearen alaba andreari. Instalazioak handitu egin ziren 1920an, eta Antiguan jarraitu zuten 1990eko hamarkadan eraitsi ziren arte.


Argazki galeria