Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu433/1999 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, errepideen alorreko zerbitzu batzuk Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko 1999ko azaroaren 15ean Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak hartutako erabakia onartzen duena.
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1999
- Gaia: Azpiegiturak
- Jardun-eremua: Garraio eta Herri Lanak
1. Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea Kantauri aldeko A-8 autobidearen (Bilbao-Behobia arteko autobidearen) arloan Estatuko Administrazioak betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak. Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatuko zaio A-8 autobidearen titulartasuna, dekretuarekin batera doan 1. zenbakiko zerrendan zehaztuta dagoenaren arabera. Estatuko Administrazioak A-8 autobidearen titulartasunagatik zeukan egoera juridikoan subrogatuko da EAE, kontuan harturik Lurralde historikoetako eskumen-araubidea eta lurralde horien arau instituzionalak.
2. Nolanahi ere, aurreko 1. idatz-zatian xedatutakoari kalterik egin gabe, Estatuko Administrazioak, 2001eko abenduaren 31ra arte, bere gain izaten jarraituko du autobidearen kontzesioa zuen sozietateari buruz indarrean zegoen kontzesio-kontratuak sortutako ondorio ekonomikoak eta finantza-betebeharrak. Orobat, kontzesio-kontratuak sortutako eskubide guztiak bereganatuko ditu. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoak betebehar eta eskubide horiek zeintzuk diren zehazteko behar zuen informazio guztia eman behar zion Sustapen Ministerioari.
Araudia
- Autonomia-araua: 433/1999 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, errepideen alorreko zerbitzu batzuk Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko 1999ko azaroaren 15ean Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak hartutako erabakia onartzen duena.
- Estatu-araua: 1837/1999 ERREGE DEKRETUA, abenduaren 3koa (errepideen arloan Estatuko Administrazioak zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
- Arabako LH: DECRETO 265/2000, de 19 de diciembre, por el que se aprueba el Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias de Álava, sobre determinación de efectos en el Territorio Histórico de Álava del traspaso, desde las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma del País Vasco a los Territorios Históricos, de funciones y servicios en materia de carreteras.
- Gipuzkoako LH: DECRETO 261/2000, de 19 de diciembre, por el que se aprueba el Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias de Gipuzkoa, sobre traspaso, desde las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma del País Vasco al Territorio Histórico de Gipuzkoa, de funciones y servicios en materia de carreteras.
- Bizkaiko LH: DECRETO 263/2000, de 19 de diciembre, por el que se aprueba el Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias de Bizkaia, sobre traspaso, desde las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma del País Vasco al Territorio Histórico de Bizkaia, de funciones y servicios en materia de carreteras.
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.34 artikulua
- Konstituzioa: 148.1.5 artikulua
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- Laburpen KAE 118/1996
- STC 118/1996 Transporte de viajeros por carretera
- STC 132/1996 Proyecto construcción de carretera de la Comunidad Autónoma de Cantabria que afecta al territorio de la Comunidad Autónoma de Castilla y León
- STC 65/1998 Cataluña; red de carreteras del Estado
- STC 132/1998 CAPV; derechos históricos de los Territorios Históricos; N-1 al paso por Treviño
- STC 151/2003 Cataluña; carreteras de interés general o de trazado superior a una CCAA
- Resumen_STC_168-2009_Carreteras