Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu391/1987 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa (Dekretu honen bidez, Osasuneko Institutu Nazionalaren (INSALUD) eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1987ko ekainaren 17an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1987
- Gaia: Osasuna eta Gizarte Segurantza
- Jardun-eremua: Osasuna
1. Gizarte Segurantzako osasun-laguntzaren arloan, Autonomia Erkidegoak bere gain hartuko ditu Osasuneko Institutu Nazionalak (INSALUD) EAEn betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak.
Halaber, eta modu berean, bere gain hartuko ditu Estatuko Administrazioak betetzen zituenak, eta, orobat, Osasuneko Institutu Nazionalari lotutako Gizarte Segurantzaren zerbitzuak.
Bereziki, eginkizun horien artean, honako jarduera hauek daude, besteak beste:
a) INSALUDek Euskal Autonomia Erkidegoan zituen osasun-zentroen eginkizun eta zerbitzuak, administrazio-laguntzakoak eta probintzia-zuzendaritzen eginkizun eta zerbitzuak; orobat, INSALUDen zerbitzu nagusiek betetzen zituztenak.
b) Osasun eta Kontsumoko eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioek a) idatz-zatian aipatutako eginkizunak eta zerbitzuak zuzentzeko, antolatzeko, zaintzeko, babesteko eta ikuskatzeko betetzen zituzten eginkizunak eta zerbitzuak.
c) Gizarte Segurantzako Zerbitzuek INSALUDentzat egiten dituzten eginkizunak eta zerbitzuak.
d) Osasunaren edo gizarte-laguntzaren arloan erakundeekin eta instituzioekin osasun-zerbitzuak emateko itunak eta hitzarmenak egiteko eskumenari dagozkion eginkizun eta zerbitzu guztiak. Eskualdaketa egin zenetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoa indarrean zeuden itun eta hitzarmen guztietan subrogatu zen. [1]
2. Zerbitzu eta eginkizun horiek guztiak Estatuaren Goi Ikuskaritzari kalterik egin gabe beteko ditu EAEk, eta, orobat, Konstituzioak, oinarrizko legeriak eta, bereziki, Osasunari buruzko Lege Orokorrak (apirilaren 25eko 14/1986 Legea) Estatuari esleitzen dizkioten bestelako eskumen, eginkizun eta jarduerei kalterik egin gabe.
[1] Terminologiaren inguruko gogoeta sustatzeko asmoz, hona hemen beste aukera bat: “Eskualdaketa egin zenetik aurrera, INSALUDek eginda zeuzkan itun eta hitzarmen guztietan haren lekua hartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoak”.
Araudia
- Autonomia-araua: 391/1987 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa (Dekretu honen bidez, Osasuneko Institutu Nazionalaren (INSALUD) eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1987ko ekainaren 17an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
- Estatu-araua: 1536/1987 ERREGE DEKRETUA, azaroaren 6koa (Osasuneko Institutu Nazionalak -INSALUD- EAEn betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa)
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 18. artikulua eta Bosgarren Xedapen Iragankorra.
- Konstituzioa: 149.1. artikuluko 16. eta 17. idatz-zatiak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 42/1983 Registro sanitario de alimentos
- STC 46/1985 Tasas sanitarias
- STC 182/1988 Sanidad interior. Estructuras básicas de salud
- STC 54/1990 Sanidad: delimitación competencial
- STC 155/1990 Desplazamiento de médicos especialistas y personal sanitario a áreas que requieran una actuación especializada
- STC 201/1990 Insalud. Traspaso de funciones y servicios
- STS 27 de mayo de 2002 (Contencioso-Administrativo) Recurso de Casación 666/1996.
- Resumen STS 27/05/02
- STC 109/2003 Farmacias. Título competencial aplicable
- KAE 152/2003: Farmazia Antolaketa Galizian
- Resumen STC 98/2004 Productos farmacéuticos. Canarias
- STC 98/2004 Productos farmacéuticos. Canarias