Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

375/1987 DEKRETUA, abenduaren 10ekoa (Dekretu horren bidez, INSERSOk zituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1987ko ekainaren 17an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1987
  • Gaia: Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jardun-eremua: Gizarte Gaiak; Lan, Enplegu eta Gizarte Segurantza
Xedea:

1.- Gizarte-laguntzen eta gizarte-zerbitzuen arloan, INSERSOk EAEn betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak EAEri eskualdatzea. 

Halaber, EAEk bere gain hartzea INSERSOrekin lotutako Estatu Administrazioaren eta Gizarte Segurantzaren zerbitzuak eta eginkizunak. 

Eginkizun horien artean, bereziki, honako jarduera hauek daude, besteak beste: 

a) INSERSOk Euskal Autonomia Erkidegoan zituen zentroek eta probintzia-zuzendaritzek betetzen zituzten eginkizunak eta zerbitzuak eta, orobat, erakunde horren zerbitzu nagusiek betetzen zituztenak. 

b) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak a) idatz-zatian aipatutako eginkizunak eta zerbitzuak zuzentzeko, antolatzeko, zaintzeko, babesteko eta ikuskatzeko EAEn betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak. 

c) Gizarte Segurantzako Zerbitzuek INSERSOrentzat betetzen zituzten eginkizunak eta zerbitzuak. 

d) Erakundeekin eta instituzioekin gizarte-zerbitzuen arloan itunak eta hitzarmenak egiteko eskumenari dagozkion eginkizun eta zerbitzu guztiak. Eskualdaketa egin zenetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoa indarrean zeuden itun eta hitzarmen guztietan subrogatu zen. 

2. Zerbitzu eta eginkizun horiek guztiak Estatuaren Goi Ikuskaritzari kalterik egin gabe beteko ditu EAEk, eta, orobat, Konstituzioak eta Gizarte Segurantzaren arloko oinarrizko legeriak Estatuari esleitzen dizkioten bestelako eskumen, eginkizun eta jarduerei kalterik egin gabe.

Eskumenen konfigurazioa