Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu130/1981 DEKRETUA, azaroaren 23koa (Dekretu horren bidez, abelazkuntzaren eta animalien osasunaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1981
- Gaia: Nekazaritza eta Arrantza; Osasuna eta Gizarte Segurantza
- Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
1. Euskal Autonomia Erkidegoak, dagokion lurralde-eremuan, bere gain hartuko ditu urriaren 11ko 2918/1974 Dekretuak eta horrekin bat datozen gainerako xedapenek abelazkuntza-arloan Estatuko Administrazio Zentralari emandako eginkizunak eta zerbitzuak; nolanahi ere, abelazkuntzako politikaren erabateko plangintzaren oinarriak bete beharko ditu, Estatuko Administrazio Zentralak jarduera ekonomikoaren erabateko plangintzaren barruan finkatutakoak.
2. Abelburuak ugaltzeari eta hobetzeari buruz, Euskal Autonomia Erkidegoak landuko duen araudia Estatuaren oinarrizko araudiari egokituko zaio, liburu eta erregistro genealogikoei, etekinak egiaztatzeari, hobekuntzarako aziendak baloratzeari eta material genetikoaz hornitzeari dagokienez; egokitze horri esker, Administrazio Zentralak behar bezalako koordinazioa eta homologazioa egin ahal izango du hala Estatuan nola nazioartean. Nolanahi ere, Estatuak, oinarrizko legeria hori egiteko, autonomia erkidegoaren iritzia jaso beharko du.
3. Ugaltzeko hautatutako animaliak eta material genetikoa kanpoan merkaturatzearekin zerikusia duten jarduerak Estatuko Administrazio Zentralaren ardurakoak izango dira.
4. Estatuaren eta Autonomia Erkidegoaren arteko koordinaziorako eta lankidetzarako beharrezkoak diren tresnak ezarriko dira, honako xede hauek lortze aldera: alde batetik, Autonomia Erkidegoak bere eginkizunak errazago kudea ditzan, eta, bestetik, Estatuko Administrazio Zentralak bereak ere zuzen bete ahal izan ditzan, hala nola abelazkuntzako eta ekoizpen-baliabideen erabilerako plan orokorren emaitzak ebaluatzean, abelazkuntzako politikari buruzko informazioa ematean, eta nazioartean Estatuaren ordezkaritzan aritzean.
Araudia
- Autonomia-araua: 130/1981 DEKRETUA, azaroaren 23koa (Dekretu horren bidez, abelazkuntzaren eta animalien osasunaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
- Estatu-araua: 2030/1981 ERREGE DEKRETUA, uztailaren 24koa (abelazkuntzaren eta animalien osasunaren arloan Estatuak zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
- Arabako LH: Martxoaren 5eko 34/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osoko Erakundeek Arabako Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
- Gipuzkoako LH: Martxoaren 5eko 42/ 1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
- Bizkaiko LH: Martxoaren 5eko 53/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.9. artikulua.
- Konstituzioa: 149.1.13 eta 149.1.10 artikuluak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 201/1988 Subvenciones. Autonomía financiera: alcance
- STC 252/1988 Inspección previa de las Empresas radicadas en Cataluña a efectos de obtener autorización para el intercambio de carnes frescas entre los países de la CEE
- STC 192/1990 Distribución competencial: agricultura y ganadería; Sanidad interior
- STC 117/1992 Subvenciones FEOGA
- STC 79/1992 Subvenciones del Estado: gestión. Subvenciones FEOGA
- STC 67/1996 Distribución competencial agricultura y ganadería. Registros administrativos oficiales. Lenguas oficiales
- STC 45/2001 Lehe y productos lácteos: distribución competencial
- STC 95/2001 Abandono producción lechera
- STS Tasa Láctea