Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu11/1981 DEKRETUA, urtarrilaren 16koa (Dekretu horren bidez, «Instituto de Conservación de la Naturaleza» delakoaren arloko eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1980
- Gaia: Ingurumena
- Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza; Ingurumena
1. Urriaren 28ko 17/1971 Lege-Dekretuak 3. artikuluko bigarren idatz-zatian eta gainerako xedapen osagarrietan ezarritakoari jarraiki ICONAri zegozkion eginkizunak EAEri eskualdatzea, aurrerago zehazten diren baldintzekin:
2. Gehienez bederatzi hilabeteko epean, honako alderdi hauek arautuko dira, ICONAk eta EAEk sinatutako hitzarmen baten edo batzuen bidez:
a) Basoko suteei aurre egiteko defentsa koordinatzea; hor sartuko dira komunikabideak, aireko baliabideekin egindako lankidetza, estatistikak sistematizatzea, lurraldeen arteko laguntza eta lankidetza, eta, oro har, baita beste gai batzuk ere, interesgarriak izanez gero.
b) Natura-gunean oreka biologikoari eustea eta, galdu bada, lehengoratzea,, beste lurralde batzuekin edo Estatu osoarekin koordinatuta.
c) Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremua gainditzen duten ehiza- eta arrantza-baimenak ematea.
d) Natura-baliabide berriztagarrien inbentarioen edukia, forma eta baldintzak finkatzea; orobat, Euskal Autonomia Erkidegoak nola igorri behar dion aldian behin Estatuari bere zerbitzuek natura-guneetan egiten dituzten jarduerei buruzko informazioa. Horren helburua da, nolabait, Estatu osoan tratamendu bateratua eman ahal izatea, baita ICONAri Estatu osoko estatistikak egiteko aukera ematea ere. Informazio horien edukiaren bidez, nazioarteko harremanen esparruan eta ekonomia-jardueraren erabateko plangintza eta antolamenduan Konstituzioak esleitu dizkion helburuak betetzeko aukera izan behar du Estatuak.
e) Basozaintzako kidegoen funtzionamendu-arauak.
f) Babestutako natura-guneen politika eta kudeaketa.
g) Bestelako alderdi batzuk, beti ere, herri-administrazioaren jardueraren eraginkortasuna hobetu eta merketze aldera zerbitzu eta laguntza teknikoa edo administratiboa emateko badira, edota natura-guneen barruan behar kolektiboei aurre egiteko eta lurraldearen eta sektoreen garapena orekatzeko eta harmonizatzeko programak eta ekintzak prestatzeko badira, eta, bidenabar, Estatu osoko ondare naturala gordetzen laguntzen badute.
3. Euskal Autonomia Erkidegoak, mendien, baso-ustiapenen, abelbideen eta basoko hidrologiaren arloan dituen eskumenak egikaritzean, Estatuko oinarrizko legeria bete beharko du. Abelbideak besterentzean, indarrean dagoen legeriak ezarritakoa bete beharko da.
4. ICONAren Zerbitzu Zentralek, beren eskumeneko gaietan, behar duen lankidetza osoa emango diote Euskal Autonomia Erkidegoari, eta, bereziki, ondoren aipatzen diren gaietan, Zerbitzu Zentral horien menpeko laguntza- eta koordinazio-zerbitzuenak baitira:
- Nazioarteko harremanak.
- Argitalpenak, dokumentu-bilduma eta oinarrizko legeria konparatua.
- Estatuaren plangintza ekonomikoa eta teknikoa, eta aurrekontuen kudeaketa
- Estatuaren baso-arloko politika, astialdiko politika, natura zaintzeko politika eta naturaren arloan hezteko politika.
- Erabilera publikoko mendien katalogoa eta babesleak, inbentarioak, basoko antolamenduak, estatistikak eta azterlanak.
- Basoberritzeko metodoak eta teknikak.
- Basoko tratamenduak, ustiapenak eta eraikuntzak arrazionalizatzea.
- Abelbideak.
- Hidrologia, erosioa eta lurren kontserbazioa.
- Basoko proiektuak, obrak eta jarduerak, interes orokorreko obra publikoak aldezteko edo erkidego autonomo bati baino gehiagori dagozkion obrak egiteko.
- Ekologia, oreka biologikoak eta ur kontinentaletako hidrologia.
- Arrantzako eta ehizako animaliak sustatzea eta antolatzea, bai eta birsartzea ere.
- Suteei aurrea hartzeko eta suteen aurka egiteko teknikak.
- Basoko mekanizazioa.
- Babestutako natura-guneak.
- Langileak birziklatzea.
5. Euskal Autonomia Erkidegoak, inork eskatzen badio, laguntza teknikoa eta zientifikoa emango du, beste nazionalitate edo eskualde batzuetan dauden arazoak konpontzeko edo egitasmoetan erabil daitezkeen metodoak eta teknikak aztertze eta garatze aldera.
Araudia
- Autonomia-araua: 11/1981 DEKRETUA, urtarrilaren 16koa (Dekretu horren bidez, «Instituto de Conservación de la Naturaleza» delakoaren arloko eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).; 202/1985 DEKRETUA, ekainaren 11koa (Dekretu horren bidez, ingurumenaren arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko martxoaren 25ean hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
- Estatu-araua: 2761/1980 ERREGE DEKRETUA, irailaren 26koa (natura zaintzeko arloan Estatuak dituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
- Arabako LH: Martxoaren 5eko 34/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osoko Erakundeek Arabako Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
- Gipuzkoako LH: Martxoaren 5eko 42/ 1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
- Bizkaiko LH: Martxoaren 5eko 53/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
Lotutako transferentziak
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.8, 10.9 eta 10.10. artikuluak.
- Konstituzioa: ---
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- Laburpen KAE 194/2004 Parke Nazionalak
- STC 194/2004 Espacios naturales protegidos
- STC 32/2006 Medio Ambiente
- KAE 306/2000 Picos de Europa
- STC 81/2005 Gestión, Patronato, financiación, Plan de desarrollo sostenible
- STC 36/2005 Parques nacionales supraautonómicos . Plan Rector de Uso y Gestión
- STC 35/2005 Parques nacionales supraautonómicos e intraautonómicos
- Resumen STC 331/2005 Espacio Natural de Doñana
- STC 331/2005 Espacios naturales protegidos y medio ambiente. Distribución competencial
- STC 101/2005 Plan Director de la Red de Parques Nacionales
- STC 100/2005 Parques Nacionales
- STC 123/2003 Presas, diques y otras obras hidráulicas. Pesca fluvial
- STC 166/2002 Protección de la fauna silvestre
- STC 97/2002 Espacios naturales protegidos: título competencial. Ambito territorial
- STC 166/2000 Aguas. Pesca fluvial. Medio Ambiente
- STC 195/1998 Espacios naturales protegidos. Competencias CCAA: alcance
- STC 15/1998 Pesca fluvial. Regulación caudal mínimo
- STC 196/1996 Medio Ambiente: competencias Estado: legislación básica. CCAA: normas adicionales
- STC 156/1995 Espacios naturales: derecho tanteo y retracto en las transmisiones onerosas de terrenos incluidos en ellas
- STC 102/1995 Medio Ambiente. Competencias: Comunidad Europea, Estado y CCAA
- STC 243/1993 Aguas: competencias concurrentes Estado - CCAA
- STC 170/1989 Medio Ambiente: CCAA: competencia legislativa: alcance
- STC 69/1982 Ley 2/1982 de protección de la zona volcánica de la Garrotxa, del Parlamento de Cataluña
- STC 69/2013 Ley 42/2007, de patrimonio natural y biodiversidad
- STC 87/2013
- STC 138/2013