Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

AGINDUA, 1979ko martxoaren 3koa, nekazaritzako ikerketa-gaietan uztailaren 15eko 1981/1978 Errege Dekretua garatzekoa (Agindu horren bidez, nekazaritzaren arloan Estatuko Administrazioak zituen eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiari eskualdatu zitzaizkion).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1979
  • Gaia: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
Xedea:

EAEk bere gain hartzea ondoren aipatzen diren organo hauetan eskubide osoko kideei dagozkien eginkizunak, bai eta berariaz aipatzen diren beste hauek ere: 

- Nekazaritzaren arloan EAEn egiten diren ikerketak eta INIA-renak koordinatuko direla ahalbideratzea. 

- Bermatu beharko da, nolabait, INIAk zerbitzu orokorrak emango dizkiela Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiak sor litzakeen nekazaritzako ikerketa-unitateei. 

- INIAren zentro eta sailen laguntza lortu eta bideratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiaren nekazaritzako ikerketa-unitateen premiak betetzeko. 

- Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiari aditzera eman beharko zaizkio INIAren ikerketa-zentroek eta -sailek Estatuan egiten duten jarduerari buruzko kontu guztiak. 

- Eskualdaketa gauzatu zuen Errege Dekretuaren 5. artikuluan aipatutako ikerketa-ildoak garatze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiaren nekazaritzako ikerketa-organoaren zuzendariak ematen dituen jarraibideak beteko direla bermatu beharko da.