Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

172/2021 DEKRETUA, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak hartu duen erabakia, Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua (ISSN International Standard Serial Number) esleitzeko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko.

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 2021
  • Gaia: Gizarte Komunikabideak, Kultura, Ondare Historikoa, Jabetza Intelektuala; Segurtasuna
  • Jardun-eremua: Kultura
Xedea:

1. Autonomia-erkidegoak beteko ditu, bere lurralde-eremuaren barruan, Estatuko Administrazio Orokorrak Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatuko identifikazio-kodeak emateko orain arte zeuzkan egitekoak, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden enpresa eta erakundeei
dagokienez:

a) Argitaldarien eskabideak jasotzea.

b) Lege-gordailuaren bidez sartu eta ISSNa (Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) esleitzeko interesgarritzat jotzen diren tituluak hautatzea.

c) Tituluei buruzko informazioa jasotzea.

d) Dokumentazioa balidatu eta egiaztatzea.

e) C.a) apartatuan adierazitako aurresleipena jaso eta egiaztatzea, eta zenbakiak balidatu eta jakinaraztea.

f) ISSNa (Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) esleitua duten aldizkako argitalpenak katalogatzea, argitalpen seriatuetarako MARC21 formatuan eta ISSN Espainiako Zentroaren zehaztapenen arabera.

2. ISSN Espainiako Zentroak eta egitekook bereganatzen dituen EAEko organismoak adosten dituzten arauen arabera beteko dira egiteko horiek; edonola ere, beti errespetatu beharko dira ISSN Nazioarteko Zentroaren arauak, indarreko kontratua eta gidalerroak.

3. Euskal Autonomia Erkidegoak kudeatuko du ISSNaren nazioarteko datu-baserako irispidea; horretarako, harpidetza egingo du.

Eskumenen konfigurazioa