Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu171/2021 DEKRETUA, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabaki bat. Erabaki horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio errepideko garraioei buruz uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoan aurreikusita dauden zenbait ahalmen gauzatzeko giza baliabideak eta aurrekontu- eta ondare-baliabideak.
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 2021
- Gaia: Azpiegiturak
- Jardun-eremua: Garraio eta Herri Lanak
ESKUALDATZEN DIREN ESTATUAREN ONDASUN, ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK
1. Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio honekin batera doan 1. zerrendan zehazten diren ondasun, eskubide eta betebeharrak.
2. Erabaki hau onartzen duen errege-dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hileko epean, kasuan kasuko higiezinen emate-aktak eta altzarien, ekipamenduen eta material
inbentariagarrien jasotze-aktak sinatuko dira.
3. Zerrenda horretan zuzenketarik edo aldaketarik sartu behar izango balitz, zuzenketa edo aldaketa hori bi administrazioek egiaztatu ondoren gauzatuko da, Transferentzien Batzorde Mistoko idazkariak emandako ziurtapenaren bitartez.
C) ESKUALDATZEN DIREN GIZA BALIABIDEAK
1. Eskualdatzen diren lanpostuak erantsitako 2 zenbakiko zerrendan ageri dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren mendeko izatera pasatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak eta kasu bakoitzean aplikagarri diren gainerako arauek legez aurreikusitako baldintzetan, eta bakoitzaren langile-espedientean zehazten diren inguruabar berdinetan.
2. Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak jakinaraziko die eskualdatzea interesdunei, Gobernuak erabaki hau errege-dekretuz onartu bezain laster. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunei, eskualdatu diren langileen espediente guztien kopia ziurtatua
igorriko zaie, bai eta 2021ean sorrarazi beharko diren kopuruei buruzko hartzekoen ziurtagiriena ere.
3. Langile-zerrenda horretan zuzenketarik edo aldaketarik sartu behar izango balitz, zuzenketa edo aldaketa hori bi administrazioek egiaztatu ondoren gauzatuko da, batzorde mistoko idazkariak emandako ziurtapenaren bitartez.
Araudia
- Autonomia-araua: 171/2021 DEKRETUA, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabaki bat. Erabaki horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio errepideko garraioei buruz uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoan aurreikusita dauden zenbait ahalmen gauzatzeko giza baliabideak eta aurrekontu- eta ondare-baliabideak.
- Estatu-araua: • Real Decreto 476/2021, de 29 de junio, de traspaso a la Comunidad Autónoma del País Vasco de los medios personales, presupuestarios y patrimoniales adscritos al ejercicio de determinadas facultades previstas por la Ley Orgánica 5/1987, de 30 julio, en relación con los transportes por carretera.
- Arabako LH: 1/2022 DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, zeinaren bidez onartzen baita Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren 2021eko abenduaren 29ko Erabakia, errepideko garraioei dagokienez uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoaren xedapen gehigarriak aipatzen duen hitzarmenean aurreikusita dauden ahalmenak baliatzeko aurrekontu-baliabideak eskualdatzeari buruzkoa.
- Gipuzkoako LH: 3/2022 DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, zeinaren bidez onartzen baita Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren 2021eko abenduaren 29ko Erabakia, errepideko garraioei dagokienez uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoaren xedapen gehigarriak aipatzen duen hitzarmenean aurreikusita dauden ahalmenak baliatzeko giza baliabideak, aurrekontukoak eta ondarekoak eskualdatzeari buruzkoa.
- Bizkaiko LH: 2/2022 DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, zeinaren bidez onartzen baita Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren 2021eko abenduaren 29ko Erabakia, errepideko garraioei dagokienez uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoaren xedapen gehigarriak aipatzen duen hitzarmenean aurreikusita dauden ahalmenak baliatzeko giza baliabideak, aurrekontukoak eta ondarekoak eskualdatzeari buruzkoa.
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.32 eta 12.9 artikuluak eta Bigarren Xedapen Iragankorra, bigarren paragrafoa.
- Konstituzioa: 149.1.21 artikulua eta Lehenengo Xedapen Gehigarria
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- 2/1989 LEGEA, maiatzaren 30ekoa, Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzekoa.
- Otsailaren 12ko 3/1981 LEGEA, "Merkatalgaien. Bidezko Lorraketarako Garraiakizun-Akurategiei" buruz.
- 2/1989 LEGEA, maiatzaren 30ekoa, Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzekoa. (Hutsen zuzenketa).
- 4/1990 Legea, Maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzkoa.
- 3/1998 LEGEA, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra.
- 2/2000 Legea, ekainaren 29koa, Bidaiariak Herri Barruan eta Herriz Kanpo kotxez garraiatzeko Zerbitzu Publikoa Arautzen duena.
- 5/2003 LEGEA, abenduaren 15koa, Euskadiko Garraio Agintaritzarena.
- HUTSEN ZUZENKETA, ondoko legearena: "4/2004 Legea, martxoaren 18koa, Errepideko Bidaiari Garraioarena."
- 4/2004 LEGEA, martxoaren 18koa, Errepideko Bidaiari Garraioarena.
- 2/2006 LEGEA, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa.
- 2/2007 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, azaroaren 6koa, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena.
-
Estatuko Legeria:
- Ley Orgánica 5/1987, de 30 de julio, de Delegación de Facultades del Estado en las Comunidades Autónomas en relación con los transportes por carretera y por cable.
- Ley 15/2009, de 11 de noviembre, del contrato de transporte terrestre de mercancías
- Real Decreto-ley 10/2000, de 6 de octubre, de medidas urgentes de apoyo a los sectores agrario, pesquero y del transporte.
- Ley 16/1987, de 30 de julio, de Ordenación de los Transportes Terrestres.
- Ley 25/2009, de 22 de diciembre, de modificación de diversas leyes para su adaptación a la Ley sobre el libre acceso a las actividades de servicios y su ejercicio.
- Ley Orgánica 5/1987, de 30 de julio, de Delegación de Facultades del Estado en las Comunidades Autónomas en relación con los transportes por carretera y por cable.
- Ley 25/2009, de 22 de diciembre, de modificación de diversas leyes para su adaptación a la Ley sobre el libre acceso a las actividades de servicios y su ejercicio.
- Ley 16/1987, de 30 de julio, de Ordenación de los Transportes Terrestres
- Real Decreto-ley 10/2000, de 6 de octubre, de medidas urgentes de apoyo a los sectores agrario, pesquero y del transporte.
- Jurisprudentzia:
- STC 37/1981 Ley del Parlamento Vasco 3/1981 sobre Centros de contratación de cargas de transportes terrestres de mercancías
- STC 97/1983 Competencia para fijar las tarifas del trasnporte; CAPV
- STC 53/1984 Transporte terrestre; servicios discrecionales de transporte terrestre; Comunidad Valenciana
- STC 59/1985 Tráfico y circulación de vehículos a motor; uso de tacógrafos; Cataluña
- STC 86/1988 Transporte por carretera; derechos históricos; Comunidad Foral de Navarra
- STC 180/1992 Transporte terrestre; cooperativas de transporte; agencias de transporte; Cataluña
- STC 181/1992 Tráfico y circulación de vehículos a motor; transporte de menores; Cataluña
- STC 203/1992 Transporte de mercancías peligrosas; Cataluña
- Laburpen KAE 118/1996 Garraioak
- STC 118/1996 Transporte terrestre y transportes por ferrocarril
- STC 132/1996 Carreteras; Cantabria y Castilla León
- STC 65/1998 Carreteras del estado de interés general; Cataluña
- STC 132/1998 Carretera; Treviño; CAPV
- STC 151/2003 Construcción por el Estado de nuevas carreteras o variantes; obras públicas de interés general o cuya realización afecte a más de una Comunidad Autónoma