Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu216/1996 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa (Dekretu horren bidez, ingurumenaren eta isurien arloan Estatuko Administrazioak zituen eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1996ko uztailaren 29an hartutako erabakia onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1996
- Gaia: Ingurumena
- Jardun-eremua: Hirigintza
1. Honako eginkizun hauek EAEri eskualdatzea, bere lurralde-eremuan erabil ditzan (akordio honetan eta akordio hau gauzatzeko behar diren gainerako dekretuetan eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren gainerako arauetan ezarritako eran):
a) Energia ekoizteko industrien arloan, gobernu zibilei edo Zerbitzu Teknikoen Probintzia Batzordeari dagozkien ahalmenak (Azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak xedatutakoaren arabera dagozkienak).
b) EAEko itsasertzeko uretan isuriak egiteko baimena ematea, eta isuriok ikuskatzea;, edo, hala balegokio, isuriak botatzeko behar diren obra eta instalazioak egiteko baimena ematea, eta obra eta instalazio horiek ikuskatzea; dena den, itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko baimenak emateko eskumena Estatuko Administrazioak izango du.
Isurietarako obren eta instalazioen espedienteak Autonomia Erkidegoak izapidetuko ditu, Itsasertzei buruzko Legeak 57., 64. eta 65. artikuluetan ezarritakoarekin eta haren Erregelamenduak 150. artikuluan garatutako prozedurarekin bat etorriz.
Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatuko eginkizun horiek ez diete kalterik egingo Estatuko Administrazioak Itsasertzei buruz dituen eskumenei, Itsasertzeko Legeak eta haren erregelamenduak ezartzen dutenaren arabera dagozkionei, alegia.
2. Euskal Autonomia Erkidegoak, orobat, ingurumenaren arloan bere gain hartu dituen eskumenei dagozkien eginkizunak beteko ditu (Estatutuaren bidez haru dituen eskumenei dagozkien eginkizunak, hain zuzen) aurretik egindako eskualdatze-prozeduretan berariaz aipatu ez badira ere.
Araudia
- Autonomia-araua: 216/1996 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa (Dekretu horren bidez, ingurumenaren eta isurien arloan Estatuko Administrazioak zituen eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1996ko uztailaren 29an hartutako erabakia onetsi zen).
- Estatu-araua: 1947/1996 ERREGE DEKRETUA, abuztuaren 23koa (ingurumenaren eta isurien arloan Estatuko Administrazioak betetzen zituen eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
Lotutako transferentziak
- 11/1981 DEKRETUA, urtarrilaren 16koa, «Instituto de Conservación de la Naturaleza» delakoaren arloko eginkizunak eskualdatzeari buruzkoa
- 201/1985 DEKRETUA, ekainaren 11koa, lurralde-antolamenduko eta ingurumeneko azterlanen arlokoa
- 2488/1978 ERREGE DEKRETUA, abuztuaren 25ekoa, Herrizaingoaren, Turismoaren, Jarduera Gogaikarri, Kaltegarri, Osasungaitz eta Arriskutsuen, eta Garraioen arloak eskualdatzeari buruzkoa
- 2209/1979 ERREGE DEKRETUA, irailaren 7koa, Nekazaritzaren, Osasunaren eta Lanaren arloan eskumenak eskualdatzeari buruzkoa
- 202/1985 DEKRETUA, ekainaren 11koa, ingurumenaren baitakoa
- 78/1981 DEKRETUA, uztailaren 6koa, Industriaren, Energiaren eta Meatzen arloko zerbitzuak eskualdatzeari buruzkoa
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 11.1 eta 12.10 artikuluak
- Konstituzioa: 149.1.23 artikulua
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 227/1988 En relación con la Ley 29/1985, de 2 de agosto, de Aguas
- STC 126/2002 Ayudas previstas en el plan nacional de residuos industriales
- STC 110/1998 Protección de ecosistemas acuáticos y de regulación de pesca
- STC 15/1998 Pesca fluvial
- STC 172/1992 Adecuación de la ley sobre residuos sólidos industriales a la normativa comunitaria
- STC 149/1991 Ley 22/1988, de Costas
- STC 110/2011 KONSTITUZIONALTASUN ERREKURTSOA: ARAGOIKO AUTONOMIA ESTATUTUA - 2007 GAITZETSIA
Baliabide hidrologikoen gaineko eskumen banaketa: autonomia erkidegoak aitortzen duen uren gaieneko eskumenaren helmena; Aragoiko Autonomia Erkidegoaren eskumenaren helmena; Ebro ibaiaren gaineko estatutu-erreserben interpretazioa
- KAE 36/2013
- KAE 51/2013 KAE 64/2013 - Recurso contra el Real Decreto Ley 2/2004 que modificó la Ley 10/2001 del Plan idrológico Nacional. Confirma su constitucionalidad aplicando la doctrina de la STC 237/2012 sobre el límite de los decretos-leyes.
- KAE 104/2013
- KAE 129/2013 - Ley 9/2002 de Castilla y León sobre declaración de proyectos regionales de infraestructuras de residuos de singular interés.Nulidad de los preceptos legales que soslayan el control de la jurisdicción contencioso-administrativa al eservar al legislador la aplicación de la legalidad existente al caso concreto (STC 166/1986).