Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu60/1996 DEKRETUA, martxoaren 26koa (Dekretu horren bidez, Justizia Administrazioko giza baliabideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1996ko otsailaren 16an hartutako erabakia onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1996
- Gaia: Justizia
- Jardun-eremua: Justizia
a) Justizia Administrazioko ofizialen, laguntzaileen eta agenteen kidegoen Erregelamendu Organikoan (otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuak onetsitakoa) eta auzitegiko medikuen kidegoaren Erregelamendu Organikoan (otsailaren 23ko 296/1996 Errege Dekretuak onetsitakoa) ezarritako eran aritzen diren Justizia Administrazioko langileak eskualdatzea.
b) Bake-epaitegietako idazkaritzen elkarteak berrikustea eta onestea, haien plantilla finkatzea eta, hala behar denean, a) paragrafoko kidegoko funtzionarioak 7.000 biztanle baino gehiagoko herrietako epaitegiei atxikitzea edo dagoen lan-zama dela-eta behar hori duten herrietako epaitegiei atxikitzea.
Araudia
- Autonomia-araua: 60/1996 DEKRETUA, martxoaren 26koa (Dekretu horren bidez, Justizia Administrazioko giza baliabideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1996ko otsailaren 16an hartutako erabakia onetsi zen).
- Estatu-araua: 514/1996 ERREGE DEKRETUA, martxoaren 15ekoa (Justizia Administrazioko giza baliabideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 35.3 artikulua
- Konstituzioa: 149.1.5 artikulua
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 105/2000 Administración de Justicia y medios materiales y de personal
- LABURPEN KAE 253/2005 Justiziako Funtzionarioak
- STC 253/2005 Condiciones de trabajo del personal al servicio de la Administración de Justicia
- STC 294/2006 Acuerdo con las Organizaciones Sindicales sobre la modernización del servicio de justicia
- LABURPEN KAE 270/2006 Hizkuntza Eskakizunak Justizian
- STC 270/2006 Medidas para la normalización lingüística de la Administración de Justicia de la CAE
- STS Valoración del Euskera como mérito en provisión de destinos en los órganos de lo mercantil
- STC 109/2011 Competencias autonomía financiera Comunidad Autónoma de Andalucia
Justiziako Administrazioko baliabide pertsonalen gaineko eskumenak eta Andaluziako Autonomia Erkidegoko finantza autonomia; destino osagarria ezartzeko eskumena: Estatuen eskumenen eragina Autonomia Erkidegoen finantza autonomian; leialtasun instituzionala