Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

290/1994 DEKRETUA, uztailaren 12koa (Dekretu horren bidez, uretako eta urpeko kirol-irakaskuntzen arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1994ko maiatzaren 31n hartutako erabakia onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1994
  • Gaia: Hezkuntza
  • Jardun-eremua: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Xedea:

Estatuko Administrazioak betetzen dituen eginkizun eta zerbitzu batzuk eskualdatzea, hain zuzen: bela, motonautika eta jolas-nabigazioko irakaspenak emateko baimenak eta arlo honetako ikastetxeak irekitzeko baimenak ematea, urpeko kirol-titulazioetako azterketak egitea eta kontrolatzea, eta, orobat, jarduera horiek guztiak egiteko behar diren kirol-tituluak ematea. Era berean, jolas-ontziak gobernatzeko titulazioak eskuratzeko azterketak egin eta kontrolatzea. 

Eginkizun horiek betetzerakoan, Estatuko araudiak programen edukiari, titulazio-motei eta probak egiteko erari dagokienez oro har ezarritako irizpideei jarraitu beharko zaie.

Eskumenen konfigurazioa