Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu375/1987 DEKRETUA, abenduaren 10ekoa (Dekretu horren bidez, INSERSOk zituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1987ko ekainaren 17an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1987
- Gaia: Osasuna eta Gizarte Segurantza
- Jardun-eremua: Gizarte Gaiak; Lan, Enplegu eta Gizarte Segurantza
1.- Gizarte-laguntzen eta gizarte-zerbitzuen arloan, INSERSOk EAEn betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak EAEri eskualdatzea.
Halaber, EAEk bere gain hartzea INSERSOrekin lotutako Estatu Administrazioaren eta Gizarte Segurantzaren zerbitzuak eta eginkizunak.
Eginkizun horien artean, bereziki, honako jarduera hauek daude, besteak beste:
a) INSERSOk Euskal Autonomia Erkidegoan zituen zentroek eta probintzia-zuzendaritzek betetzen zituzten eginkizunak eta zerbitzuak eta, orobat, erakunde horren zerbitzu nagusiek betetzen zituztenak.
b) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak a) idatz-zatian aipatutako eginkizunak eta zerbitzuak zuzentzeko, antolatzeko, zaintzeko, babesteko eta ikuskatzeko EAEn betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak.
c) Gizarte Segurantzako Zerbitzuek INSERSOrentzat betetzen zituzten eginkizunak eta zerbitzuak.
d) Erakundeekin eta instituzioekin gizarte-zerbitzuen arloan itunak eta hitzarmenak egiteko eskumenari dagozkion eginkizun eta zerbitzu guztiak. Eskualdaketa egin zenetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoa indarrean zeuden itun eta hitzarmen guztietan subrogatu zen.
2. Zerbitzu eta eginkizun horiek guztiak Estatuaren Goi Ikuskaritzari kalterik egin gabe beteko ditu EAEk, eta, orobat, Konstituzioak eta Gizarte Segurantzaren arloko oinarrizko legeriak Estatuari esleitzen dizkioten bestelako eskumen, eginkizun eta jarduerei kalterik egin gabe.
Araudia
- Autonomia-araua: 375/1987 DEKRETUA, abenduaren 10ekoa (Dekretu horren bidez, INSERSOk zituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1987ko ekainaren 17an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
- Estatu-araua: 1476/1987 ERREGE DEKRETUA, urriaren 2koa (INSERSOk betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
- Arabako LH: Abenduaren 30eko 386/1987 DEKRETOA, Autononnia-Elkarte Osoko Erakundeek, «Instituto Nacional de Servicios Sociales (INSERSO)» delakoak gizarte-sorozpidetza eta zerbitzuen alorrean eskaintzen dituen egiteko eta zerbitzuak Arabako Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
- Gipuzkoako LH: Abenduaren 30eko 388/1987 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osoko Erakundeek, «Instituto Nacional de Servicios Sociales (INSERSO)» delakoak gizarte-sorozpidetza eta zerbitzuen alorrean eskaintzen dituen egiteko eta zerbitzuak Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
- Bizkaiko LH: Abenduaren 30eko 387/1987 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osoko Erakundeek, «Instituto Nacional de Servicios Sociales (INSERSO)» delakoak gizarte-sorozpidetza eta zerbitzuen alorrean eskaintzen dituen egiteko eta zerbitzuak Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.12 eta 18. artikulua eta Bosgarren Xedapen Iragankorra.
- Konstituzioa: 149. artikuluaren 1.17. idatz-zatia.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 76/1986 Derechos profesionales y pasivos
- STC 146/1986 Planes de acción social de ámbito supracomunitario
- STC 13/1992 Subvenciones a Comunidades Autónomas. Delimitación competencial
- STC 360/1993 Subvenciones reinserción y rehabilitación de ex toxicómanos
- STC 68/1996 Prestaciones de asistencia social
- Laburpen KAE 239/2002 Gizarte Laguntza
- STC 239/2002 Ayudas económicas complementarias no contributivas
- STC 36/2012 ASISTENCIA SOCIAL: Renta basica de emancipación de los jóvenes Ekonomia jarduera oro har planifikatzeko oinarriak eta koordinazioa (149.1.13 EK), etxebizitza eta gizarte laguntza: Estatuko zenbait erregelamenduzko xedapenak deusezak dira autonomia erkidegoko eskumanak urratzeagatik (EKAren 13/1992, 178/2011 epaiaren bidez berrirakurria). Boto partikularra.