Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu96/1986 DEKRETUA, urtarrilaren 28koa (Azaroaren 27ko 3006/1981 Errege Dekretuaren bidez, Estatuak hainbat zerbitzu eskualdatu zizkion EAEri eraikuntzaren kalitatearen kontrolaren arloan; bada, 96/1986 Dekretu horren bidez, arlo horretako zerbitzuak gehitzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko azaroaren 28an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1985
- Gaia: Gizarte Komunikabideak, Kultura, Ondare Historikoa, Jabetza Intelektuala; Lurraldearen Antolamendua, Hirigintza eta Etxebizitza
- Jardun-eremua: Etxebizitza
Xedea:
Azaroaren 27ko 3006/1981 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari ondare arkitektonikoaren, eraikuntzaren eta etxebizitzaren arloetako zerbitzuak eskualdatu zitzaizkion; akordio honen bidez, gehitu egiten dira arlo horretan eskualdatutako zerbitzuak, hain zuzen ere, dagoeneko desagerturik dagoen «Instituto Nacional de Calidad de la Edificación» izenekoak Autonomia Erkidegoaren barruan zituen probintzia-laborategiak eskualdatuz.
Araudia
- Autonomia-araua: 96/1986 DEKRETUA, urtarrilaren 28koa (Azaroaren 27ko 3006/1981 Errege Dekretuaren bidez, Estatuak hainbat zerbitzu eskualdatu zizkion EAEri eraikuntzaren kalitatearen kontrolaren arloan; bada, 96/1986 Dekretu horren bidez, arlo horretako zerbitzuak gehitzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko azaroaren 28an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
- Estatu-araua: 2628/1985 ERREGE DEKRETUA, abenduaren 18koa (Eraikuntzaren kalitatearen kontrolari buruzko azaroaren 27ko 3006/1981 Errege Dekretuaren bidez Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari hainbat zerbitzu eskualdatu zizkion; 2628/1985 Errege Dekretu horren bidez arlo horretako zerbitzuak gehitzen dira).
Lotutako transferentziak
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.31. artikulua.
- Konstituzioa: ---
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 113/1994 Cámaras Oficiales de la Propiedad UrbanaPropiedad Urbana. Administración corporativa
- STC 178/1994 Cámaras Oficiales de la Propiedad Urbana. Distribución competencial
- STC 68/1996 Transferencia de los Presupuestos Generales del Estado para rehabilitación
- STC 152/1988 Vivienda. Configuración constitucional
- STC 207/1999 Viviendas de protección oficial. Derecho de tanteo y retracto
- Laburpen KAE 11/2002
- STC 11/2002 Cámaras de la Propiedad Urbana. Régimen legal
- STC 132/2004 Cámaras Oficiales de la Propiedad Urbana