Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu123/1981 DEKRETUA, azaroaren 17koa (Dekretu horren bidez, landareen ekoizpenaren arloko eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1981
- Gaia: Nekazaritza eta Arrantza
- Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
1. Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartuko ditu landare-ekoizpenaren arloan Estatuko Administrazio Zentralak betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak, hain zuzen ere, azaroaren 5eko 2684/1971 Dekretuan, abuztuaren 17ko 2180/1973 Dekretuan, urriaren 11ko 2918/1974 Dekretuan, urriaren 18ko 2390/1976 Errege Dekretuan eta horiekin bat datozen gainerako xedapenetan aipatutakoak; eskumen horiek egikaritzerakoan, Estatuak Landare Ekoizpenerako Politikaren plangintzarako ezartzen dituen oinarriak bete beharko ditu EAEk, hain zuzen jarduera ekonomikoaren erabateko plangintzaren barruan ezarritakoak.
2. Koordinaziorako eta lankidetzarako sistema egokiak ezarriko dira, batetik, Autonomia Erkidegoak bere gain hartu dituen eginkizunak behar bezala kudeatu ahal izateko, eta, bestetik, Estatuak landare-ekoizpeneko erabateko planaren emaitzak ebaluatzeko betebeharra bete ahal izan dezan, eta horretarako behar duen informazioa jaso ahal izan dezan.
Araudia
- Autonomia-araua: 123/1981 DEKRETUA, azaroaren 17koa (Dekretu horren bidez, landareen ekoizpenaren arloko eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
- Estatu-araua: 2022/1981 ERREGE DEKRETUA, uztailaren 24koa (landareen ekoizpenaren arloko zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
- Arabako LH: Martxoaren 5eko 34/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osoko Erakundeek Arabako Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
- Gipuzkoako LH: Martxoaren 5eko 42/ 1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
- Bizkaiko LH: Martxoaren 5eko 53/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.8 eta 10.9. artikuluak.
- Konstituzioa: 149.1.13 eta 149.1.23 artikuluak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 201/1988 Subvenciones producción animal y vegetal. Autonomía financiera: alcance
- STC 188/1989 Fomento cultivo de maiz. Subvenciones
- STC 76/1991 SEmillas y plantas de vivero: delimitación de zonas
- STC 115/1991 Semillas y plantas de vivero
- STC 79/1992 Agricultura y ganadería: competencias de las CCAA. Subvenciones: Estado-FEOGA
- STC 91/1992 Agricultura. Subvenciones del Estado: alcance
- STC 117/1992 Derecho comunitario europeo: ejecución. Subvenciones FEOGA: gestión
- STC 238/1992 Agricultura. Fincas manifiestamente mejorables
- STC 213/1994 Ayudas a las estructuras agrarias
- STC 21/1999 Montes y aprovechamientos forestales
- STC 128/1999 Subvenciones a la mejora de la eficacia de las estructuras agrarias