Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu84/1981 DEKRETUA, uztailaren 15ekoa (Dekretu horren bidez, abeltzaintzaren garapenaren arloko eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1981
- Gaia: Nekazaritza eta Arrantza
- Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
1. Euskal Autonomia Erkidegoak, dagokion lurralde-eremuan, bere gain hartuko ditu, Estatuko Administrazio Zentralak eta «Agencia de Desarrollo Ganadero» izeneko erakunde autonomoak betetzen zituzten zerbitzu eta eginkizunak hain zuzen ere, honako hauek: otsailaren 13ko 419/1979 Errege Dekretuak 1.3. artikuluko a) idatz-zatitik e) idatz-zatira bitartean –biak barne hartuta– eta horrekin bat datozen gainerako xedapenek aipatzen zituztenak; nolanahi ere, Estatuaren esku geratuko da nazioarteko erakundeekin egindako hitzarmenen babesean eman diren edo emango diren garapen-maileguen erabilera gainbegiratzea.
2. Administrazio Zentralak eta Euskal Autonomia Erkidegoak lankidetzarako sistema egokiak ezarriko dituzte elkarrekin, beren arteko koordinazioa eta informazio-trukaketa behar bezalakoa izan dadin.
Araudia
- Autonomia-araua: 84/1981 DEKRETUA, uztailaren 15ekoa (Dekretu horren bidez, abeltzaintzaren garapenaren arloko eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
- Estatu-araua: 1261/1981 ERREGE DEKRETUA, maiatzaren 8koa (Abeltzaintzaren garapenaren arloan Estatuak betetzen zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
- Arabako LH: Martxoaren 5eko 34/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osoko Erakundeek Arabako Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
- Gipuzkoako LH: Martxoaren 5eko 42/ 1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
- Bizkaiko LH: Martxoaren 5eko 53/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari, Nekazaritza-alorrean, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.9. artikulua.
- Konstituzioa: 149.3. artikulua.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 201/1988 Subvenciones. Autonomía financiera: alcance
- STC 192/1990 Distribución competencial: agricultura y ganadería; Sanidad interior
- STC 79/1992 Subvenciones del Estado: gestión. Subvenciones FEOGA
- STC 117/1992 Subvenciones FEOGA
- STC 29/1994 Subvenciones de la Comunidad Europea
- STC 67/1996 Distribución competencial agricultura y ganadería. Registros administrativos oficiales. Lenguas oficiales
- STC 95/2001 Abandono producción lechera
- STS Tasa Láctea