Eskumenak eta transferentziak
InprimatuAGINDUA, 1979ko martxoaren 3koa, nekazaritzako ikerketa-gaietan uztailaren 15eko 1981/1978 Errege Dekretua garatzekoa (Agindu horren bidez, nekazaritzaren arloan Estatuko Administrazioak zituen eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiari eskualdatu zitzaizkion).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1979
- Gaia: Nekazaritza eta Arrantza
- Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
EAEk bere gain hartzea ondoren aipatzen diren organo hauetan eskubide osoko kideei dagozkien eginkizunak, bai eta berariaz aipatzen diren beste hauek ere:
- Nekazaritzaren arloan EAEn egiten diren ikerketak eta INIA-renak koordinatuko direla ahalbideratzea.
- Bermatu beharko da, nolabait, INIAk zerbitzu orokorrak emango dizkiela Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiak sor litzakeen nekazaritzako ikerketa-unitateei.
- INIAren zentro eta sailen laguntza lortu eta bideratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiaren nekazaritzako ikerketa-unitateen premiak betetzeko.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiari aditzera eman beharko zaizkio INIAren ikerketa-zentroek eta -sailek Estatuan egiten duten jarduerari buruzko kontu guztiak.
- Eskualdaketa gauzatu zuen Errege Dekretuaren 5. artikuluan aipatutako ikerketa-ildoak garatze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiaren nekazaritzako ikerketa-organoaren zuzendariak ematen dituen jarraibideak beteko direla bermatu beharko da.
Araudia
- Autonomia-araua: AGINDUA, 1979ko martxoaren 3koa, nekazaritzako ikerketa-gaietan uztailaren 15eko 1981/1978 Errege Dekretua garatzekoa (Agindu horren bidez, nekazaritzaren arloan Estatuko Administrazioak zituen eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiari eskualdatu zitzaizkion).
- Estatu-araua: AGINDUA, Gobernuko Lehendakaritzarena, 1979ko martxoaren 3koa, nekazaritzako ikerketa-gaietan uztailaren 15eko 1981/1978 Errege Dekretua garatzekoa (Agindu horren bidez, nekazaritzaren arloan Estatuko Administrazioak zituen eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiari eskualdatu zitzaizkion).
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: ---
- Konstituzioa: ---
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 96/1986 Decreto de ayudas estatal sobre ayudas a jóvenes agricultores
- STC 90/1992 Ley 13/1986 Fomento y Coordinación General de la Investigación Científica y Técnica
- STC 67/1996 Normativa estatal sobre las sustancias y productos que intervienen en la alimentación de los animales
- STC 242/1999 Subvenciones fomento y coordinación general de la investigación científica y técnica
- STC 190/2000 Medidas de adaptación a la competencia internacional y diversificación de zonas con implantación de industria textil-confección
- STC 98/2001 Subvenciones en el marco del plan de ahorro y eficiencia energética
- STC 175/2003 Programa de fomento de la tecnología industrial