Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Euskadiko baliabide soziosanitarioen mapa diseinatzea eta zehaztea

Erakundea:
Osasuna, Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Organoa:
Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza, Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Maparen helburua Euskadiko arreta soziosanitariorako baliagarri dauden baliabideak bistaratzea da, herritarrek haien berri eduki dezaten.

Eremua

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Talde soziosanitarioa: lantaldeak antolatu behar ditu; lurralde historikoko informazioa bildu eta sistematizatu behar du.
  • EJIE: datu-baseak sortu behar ditu, bai eta baliabide bakoitzaren web fitxa ere; baliabideen bilatzailea (kokapen-mapaduna) sortu behar du eta mapa soziosanitarioko edukiak argitaratu behar ditu Euskadiko atari soziosanitarioan.
  • Arabako lantaldea (Arabako Foru Aldundiko, Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritzako eta Gasteizko Udaleko profesionalak): Arabako baliabideei buruzko informazioa eman behar du.
  • Bizkaiko lantaldea (Bizkaiko Foru Aldundiko, Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzako eta Eudeleko profesionalak): Bizkaiko baliabideei buruzko informazioa eman behar du.
  • Gipuzkoako lantaldea (Gipuzkoako Foru Aldundiko, Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzako eta Donostiako Udaleko profesionalak): Gipuzkoako baliabideei buruzko informazioa eman behar du.

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2015/01/01 - 2016/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Bizkaiko datu-basea araztu Amaituta
Arabako eta Gipuzkoako lantaldeak abian jarri Amaituta
Arabako eta Gipuzkoako informazioa aztertu eta balidatu Amaituta
Arabako eta Gipuzkoako mapen azken bertsioak balidatu Amaituta
Mapak atari soziosanitarioan argitaratu Amaituta

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren ildo estrategikoak (2013 - 2016). Ebaluazio txostena konsultatu