Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Innobermea

Ikerketa, garapen eta berrikuntzan, eraginkortasun energetikoko eta energia garbietako neurrien inbertsioan eta inbertsio zientifiko-teknologikoan finantza-babesa emateko programa.

INBERTSIOA, ZIRKULATZAILEA, BERRIKUNTZA, I+G+B, ERAGINKORTASUN ENERGETIKOKOA

Helburua

I+G+b inbertsioentzako, eraginkortasun energetikoko eta energia garbietako neurrientzako eta inbertsio zientifiko-teknologikoarentzako proiektuen finantzaketa sustatzea, eta, horretarako, Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak bermeak ematea IVFren eta finantza-erakunde partaideen finantzaketari.

Onuradunak

Industria-sektoreko edo lotutako zerbitzuetako enpresak, Teknologia Zentroak, Ikerketa Zentro Kooperatiboak (IZK) eta enpresen I+G unitateak, ZTBESari atxikiak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharreko inbertsio-proiektuak dituztenak.

Baldintza nagusiak

  • Inbertsio osoaren gutxienez % 25 finantzaketa pribatu bidez estaltzea, lerro honetako finantzaketak kanpo.
  • Gutxienez jarduera-zentro bat EAEn izatea eta bertan egitea finantzaketa-inbertsioak, finantzaketa-aldian, edo, edonola ere, 5 urteko epean (3 urtez, enpresa txiki eta ertainen kasuan) jarduerak eta establezimenduak mantentzeko konpromisoa hartuta.
  • Foru-ogasunekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
  • Onuradun izango den pertsona fisiko edo juridiko pribatua ez izatea “krisian dagoen enpresa”.
  • Jakinarazi beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zigor-prozeduratan sartuta dauden ala ez.
  • Ez izatea inolako zigor penalik ez administrazio-zigorrik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duenik.
  • Ez izatea konkurtso-deklaraziorik edo halako eskaririk, eta ez izatea kaudimengabea ezein prozeduratan.

Kostu finantzakorrak

Egin beharreko inbertsio-motaren eta eskatzaile-motaren arabera, programa arautzen duen araudian ezarritakoari jarraikiz.

Laguntzak nolabait ere pizgarri izan daitezen, proiektuek laguntza jaso ahal izateko, laguntza eskatzen duen datatik aurrera abiarazi beharko dira.

Maileguaren baldintzak

  • Tresna: mailegua.
  • Lerroaren muga: 150 milioi euro.
  • Zenbatekoa: gutxienez 250.000 euro eta gehienez 5 milioi euro; inbertsio-proiektuaren gehienez % 75 finantzatuko da.
  • Epea / ezaldia: gehienez ere 10 urte, kapitalaren amortizazioan 2 urterainoko ezaldia ezarrita.
  • Amortizazioa: hiruhilekoko lerroa.
  • Interes-mota: urtebeterako euriborra gehi % 2ko gehieneko diferentziala. Aplikatu beharreko gutxieneko tasa % 2koa izango da. Interesen likidazioa hiru hilean behin egingo da.
  • Komisioak: salbuetsita.
  • Bermeak: programaren berezko bermeaz gain, beste batzuk ere eskatu ahalko dira, inbertsio-proiektuaren bideragarritasuna, eskatzailearen kaudimena eta finantzaketaren ezaugarriak kontuan hartuta.
  • Aurkezteko epea: 2017ko abenduaren 31.

Parte hartzen duten finantza-erakundeak

IVF, Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco de Sabadell, Banco Santander, Caja Rural de Navarra, Caixabank, Bankinter, Elkargi.

Informazio osagarria