Arautegia
InprimatuEBAZPENA, Lanbide Heziketako sailburuordearena eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2015eko abenduaren 3koa, lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 242
- Hurrenkera-zk.: 5339
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/12/03
- Argitaratze-data: 2015/12/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Funtzio publikoa
Testu legala
Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuak, lan-esperientziaren bidez hartutako lanbide-gaitasunak egiaztatzeari buruzkoak, lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko aplikatu beharreko prozedura bakarra ezartzen du hezkuntza- zein lan-alorrerako. Era berean, gaitasunen ebaluazio eta egiaztapen horren efektuak xedatzen ditu, ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren, kualifikazio eta lanbide-heziketari buruzkoaren, 8. artikuluaren 2. zenbakiak hizpide dituena. Aipatu errege-dekretua oinarrizko esparru legala da estatuko lurralde osoan, aipatu prozedura garatzeko.
Irailaren 8ko 169/2015 Dekretuak, Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutua (EEI) sortzekoak, 3. artikuluaren c zenbakian, xede eta funtzioen artean zehazten du pertsonek lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko edo egiaztatzeko prozeduran laguntza ematea.
Azaroaren 10eko 211/2015 Dekretuak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarenak eta Enplegu eta Gizarte Politika Sailarenak, zeinaren bidez lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko antolamendua eta prozedura ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan, prozeduraren antolaketa-egitura zehazten du 3. artikuluan eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren funtzioak eta parte-hartzea 4. eta 5. artikuluetan.
Deialdi hau Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak finantzatu du, eta Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu, lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko jardueren esparruan.
Ebazpen hau egiteko prozesuan, Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua informatu da.
Ondorioz, hau
Ebazpen honen xedea da I. eranskinean jasotako gaitasun-unitateei lotutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura deitzea, azaroaren 10eko 211/2015 Dekretuari jarraikiz, zeinaren bidez lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko antolamendua eta prozedura ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan.
Deialdi hau, aurretik aipatutako dekretuaren 7. artikuluaren 1. zenbakiarekin bat, irekia da gaitasun-unitate batzuetarako, eta berariazkoa, berriz, beste gaitasun-unitate batzuetarako (ikus I. eranskina).
Hauetarako eskatu dira berariazko deialdiak:
«Izurriteak kontrolatzeko zerbitzuak» eta «Organismo kaltegarriak kontrolatzeko zerbitzuak kudeatzea» lanbide-kualifikazioetako gaitasun-unitateetarako, ASEPLAk eskatuta (Izurriteak Kontrolatzeko Enpresen Euskadiko Elkartea).
«Mintegi, lorategi eta lorezaintza-zentroetako jarduera osagarriak», «Eraikin eta lokaletako gainazalak eta altzariak garbitzea» eta «Sukaldaritzako oinarrizko eragiketak» lanbide-kualifikazioetako gaitasun-unitateetarako, EHLABEk eskatuta (Enplegu Bereziko Erakundeen Elkartea).
«Gizarte-erakundeetan mendeko pertsonei gizarte- eta osasun-arreta ematea» eta «Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-arreta ematea» lanbide-kualifikazioetako gaitasun-unitateetarako, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antzemandako beharragatik, 500 plaza horietako bakoitzetik, aurreko deialdiren batean izena eman zuten eta zenbait alderdi egiaztatzeke dituzten pertsonentzat, baldin eta lor baditzakete, eta 50 horietako bakoitzetik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak eskatuta ezohiko behar gisa, Usurbilgo Udalak eskatuta.
Prozeduran parte hartu nahi duten pertsonek, baldin eta ebazpen honen 4. artikuluaren betekizunak betetzen badituzte, II. eranskinean jasotako ikastetxeetara jo dezakete.
Prozeduran parte hartu nahi duten pertsonek azaroaren 10eko 211/2015 Dekretuaren zeinaren bidez lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko antolamendua eta prozedura ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan 8.1 artikuluan zehaztutako betekizunak bete behar dituzte nahitaez; hots, hauek:
Espainiar nazionalitatea izatea, Europako Erkidegoko herritartasunaren erregistro-ziurtagiria edo Europar Batasuneko herritarraren senitartekoaren txartela lortu izana, edo Espainian bizilekua izateko baimena edo bizilekua izateko eta lan egiteko baimena indarrean izatea, atzerritartasunari eta immigrazioari buruzko Espainiako araudian ezarritako terminoetan.
Izena ematean 18 urte beteta izatea, I. mailako prestakuntzei dagozkien gaitasun-unitateen kasuan, eta 20 urte II. eta III. mailakoen kasuan.
Egiaztatu nahi dituzten lanbide-gaitasunen inguruko lan-esperientzia edo prestakuntza izatea:
Lan-esperientziaren kasuan. Deialdiaren aurreko azken 10 urteetan, 3 urte behintzat justifikatzea, eta, gutxienez, lan egindako 2.000 ordu guztira. I. mailako gaitasun-unitateetarako 2 urteko lan-esperientzia eskatuko da, eta, gutxienez, lan egindako 1.200 ordu guztira.
Prestakuntzaren kasuan. Gutxienez, I. eranskinean zehazten diren orduak egiaztatzea.
Gainera, lanbide-kualifikazioetako gaitasun-unitateetarako izen-ematea berariazko deialdiaren babespean egiten denean, betekizun hauek bete beharko dituzte:
«Izurriteak kontrolatzeko zerbitzuak» lanbide-prestakuntzako gaitasun-unitateetarako, Euskadiko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofizialean izena emanda dagoen enpresa batean lan egiten dutela (edo lan egin dutela) eta aplikatzailearen oinarrizko txartela edo kualifikatua dutela egiaztatzea.
«Organismo kaltegarriak kontrolatzeko zerbitzuak kudeatzea» lanbide-prestakuntzako gaitasun-unitateetarako, Euskadiko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofizialean izena emanda dagoen enpresa batean lan egiten dutela (edo lan egin dutela) eta txartel kualifikatua dutela egiaztatzea.
«Mintegi, lorategi eta lorezaintza-zentroetako jarduera osagarriak», «Eraikin eta lokaletako gainazalak eta altzariak garbitzea» eta «Sukaldaritzako oinarrizko eragiketak» lanbide-kualifikazioetako gaitasun-unitateetarako, prozedurako betekizun gisa eskatzen den lan-esperientzia EHLABEko enpresetan guztiz edo partzialki garatu dutela (edo garatzen ari direla) egiaztatzea. Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako gordetako plazetarako, gutxienez % 33ko desgaitasuna dutela egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da, Euskadiko foru-aldundietako batek emandakoa.
«Gizarte-erakundeetan mendeko pertsonei gizarte- eta osasun-arreta ematea» eta «Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-arreta ematea» lanbide-kualifikazioetako gaitasun-unitateetarako, berariazkoa 2. artikuluaren c) zenbakiaren arabera, hauek egiaztatu beharko dituzte:
Aurreko deialdietara (azkena izan ezik) aurkeztu diren pertsonak: izena eman zuten deialdia adierazten duen idazkia. Pertsona horiek ebaluazio-fasean eman beharko dute izena zuzenean eta, borondatez, aholkularitza-fasean.
Ezohiko behar baten babespeko pertsonek hauek egiaztatu beharko dituzte:
Langabe-egoera.
Mendeko pertsonei etxean gizarte- eta osasun-arreta ematearekin erlazionatutako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza ez-formaleko 300 ordu baino gehiagoko ikastaro bat egin izana edo prestakuntza-modulu egiaztagarriren bat egin izana.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2015eko martxoaren 25eko Ebazpenaren bidez horren bidez argitaratzen da enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2015eko ekitaldiko laguntzen deialdia emandako laguntzen onuradun den tokiko edo eskualdeko erakunde batekin lan-eskaintza irmo bat izatea.
DBE jasotzen egotea.
Hauetako ezaugarriren bat duten pertsonek ezingo dute parte hartu deialdi honetan:
Deialdiaren barruko gaitasun-unitateen inguruko Lanbide Heziketako titulu edo profesionaltasun-ziurtagiri bat izatea.
«Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-arreta ematea» eta «Gizarte-erakundeetan mendeko pertsonei gizarte- eta osasun-arreta ematea» prestakuntzei dagokienez, edozein erakunde eskudunek baliokidetzat hartutako titulu bat izatea.
Lanbide-gaitasunak egiaztatzeko prozedura batean parte hartzen aritzea eta egiaztatu beharreko gaitasun-unitateak deialdiaren barrukoak berak izatea.
Deialdian parte hartu nahi duten pertsonek, salbu eta Euskal Autonomia Erkidegoak lanbide-prestakuntza beraren barruko gaitasun-unitateak ebaluatzeko eta egiaztatzeko aurrez egindako deialdietan parte hartu badute, aurrez izena emateko eskaera egin behar dute, deialdi honen III. eranskineko eredu ofizialaren bidez. Eredua Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren webgunean deskarga daiteke (www.ivac-eei.eus).
Hautagaiek ez badituzte betetzen eskakizun guztiak edo datu faltsuak ematen badituzte, galdu egingo dute deialdian parte hartzeko eskubidea, eta ordaindutako tasak ez zaizkie itzuliko.
Ebazpen honen 7. artikuluak adierazten duen epean aurkeztuko dira aurrez izena emateko eskabideak, behar bezala beteta, II. eranskinak adierazten duen edozein ikastetxetan. «Gizarte-erakundeetan mendeko pertsonei gizarte- eta osasun-arreta ematea» eta «Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-arreta ematea» prestakuntzetarako aurreko izen-emateak, betekizunak betetzen badituzte ere onartu ezin direnak, hurrengo deialdietarako aintzat hartuko dira, lehentasun-irizpide gisa.
Gainera, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio-prozedura erkideari buruzkoak, 38.4 artikuluan adierazten duen edozein tokitan aurkez dezakete.
Posta-bulegoren batean aurkezten badute, irekita eramango dute gutun-azala, noiz aurkeztu duten adieraz dezan bulegoak.
Prozeduran parte hartzeko betekizun orokorrak zein berariazkoak betetzen direla egiaztatzeko, dokumentu hauek (jatorrizkoa eta kopia) aurkeztuko dira aurrez izena emateko eskabidearekin batera:
NANaren edo AIZren fotokopia edo Europako Erkidegoko herritartasunaren erregistro-ziurtagiria (edo jaioterriko nortasun-agiria edo indarrean den pasaportea), edo Europar Batasuneko herritarraren senitartekoaren txartela, edo Espainian bizitzeko edo lan egiteko indarrean den baimenaren titular izatea. Europako Erkidegoko herritartzat erregistratu izanaren ziurtagiriaren fotokopia aurkezten bada, jaioterriko nortasun-agiriaren kopia ere aurkeztuko da, edo pasaportearena, eskatzaileak ez badu baimentzen datuen kontsulta egitea Presidentzia Ministerioak nortasun-datuak egiaztatzeko duen sisteman indarrean egon behar du pasaporteak.
Izangaiaren lanbide- eta prestakuntza-historiala, Europako curriculum vitaeren ereduarekin bat edo, hori ezean, ebazpen honen 4. artikuluan zehaztutako betekizunen bat betetzen dela egiaztatzeko agiriak. Hori horrela,
Prestakuntza ez-formala alegatuz gero, eskatutako gaitasun-unitateen gutxienezko prestakuntza-orduak dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu behar dira, edukiak, prestakuntza-orduak eta eman zituen erakundea aipatuta.
Lan-eskarmentua alegatzen bada prozeduran aurrez izena emateko eskatzeko, frogagiri hauek aurkeztuko dira:
Soldatapeko langileak:
Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo afiliatutako mutualitatearen ziurtagiria, enpresaren izena, lan-kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio-aldia ageri direna, hala nola.
Lan-esperientzia eskuratu duen enpresaren lan-kontratua edo ziurtagiria, kontratuaren iraupena berariaz jasotzen duena, hauek ere adierazita:
Egindako jarduerak.
Jarduera zer denbora-tartean garatu den, eskatu nahi diren gaitasun-unitateekin lotutako postuetako batean lan egiten dela adierazita. Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren webgunean eredu bat dago (www.eei-ivac.eus).
Langile autonomoak eta norberaren konturako langileak:
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edo Itsasoko Gizarte Institutuaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzan dagokion araubide berezian alta-egoeran egon den aldiak, eta
Egindako jardueraren ziurtagiria, hauek adierazita:
Egindako jarduerak.
Jarduera zer denbora-tartean garatu den, eskatu nahi diren gaitasun-unitateekin lotutako postuetako batean lan egiten dela adierazita. Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren webgunean eredu bat dago (www.eei-ivac.eus).
Langile boluntarioak eta bekadunak:
Laguntzen jardun duten erakundearen ziurtagiri bat, guztira emandako orduen kopurua berariaz adierazten duena (baremazio-helburuetarako, orduen kopurua zati zortzi egingo da egun kopurua kalkulatzeko). Ziurtagiriak, gainera, hauek adieraziko ditu:
Egindako jarduerak.
Jarduera zer denbora-tartean garatu den, eskatu nahi diren gaitasun-unitateekin lotutako postuetako batean lan egiten dela adierazita. Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren webgunean eredu bat dago (www.eei-ivac.eus).
Eskatutako lan-eskarmentuaren edo prestakuntzaren baldintzak betetzen dituzten 25 urtetik gorako pertsonek, aurretik adierazitako dokumentuen bidez baldintzok egiaztatu ezin dituztenean, prozeduran aurrez izena eman ahalko dute, behin-behineko izaerarekin. Lan-esperientzia edo prestakuntzarako ikaskuntza ez-formalak zuzenbidez onartutako frogaren baten bidez justifikatuko dituzte.
Izangaiek exijitutako betekizun guztiak betetzen dituztela egiaztatzen duten agirien jatorrizkoa eta kopia aurkeztu beharko dituzte, 4. artikuluan berariaz deitutako gaitasun-unitateetarako zehaztutakoak barne. Jatorrizko agiriak aurrez izena emateko unean itzuliko zaizkio eskatzaileari. Fotokopiak prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratu eta bi hilabetera suntsitu ahal izango dira.
Aurrez izena emateko eskabideak aurkezteko epea honako hau izango da:
2015eko abenduaren 21etik 23ra eta 2016ko urtarrilaren 11tik 25era (biak barne), «Gizarte-erakundeetan mendeko pertsonei gizarte- eta osasun-arreta ematea» eta «Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-arreta ematea» prestakuntzetarako, ebazpen honen 2. artikuluaren c) zenbakiari jarraikiz berariazko izaeraz eskainitakoetarako.
2016ko urtarrilaren 11tik 25era (biak barne), gainerako lanbide-kualifikazioetarako.
Prozeduran parte hartu nahi duten pertsonak onartzeko edo baztertzeko, azaroaren 10eko 211/2015 Dekretuaren zeinaren bidez lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko antolamendua eta prozedura ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan 9.2 artikuluan zehaztutakoa jarraituko da.
Ebaluatu beharreko pertsonen gehieneko kopuru bat zehaztuta duten gaitasun-unitateen kasuan, betekizunak betetzen dituzten aurrez izena emateko eskabideen kopurua aipatu gehienekoa baino handiagoa bada, honako baremo honen arabera lortutako puntuazioa adieraziko da:
«Osasun-garraioa» eta «Biktima anitzentzako eta katastrofeetako osasun-arreta» prestakuntzetarako, lehentasun hauek zehazten dira:
Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-garraioko enpresetan lan egitea edo lan egin izana.
Azken 10 urteetan lanbide-prestakuntzaren berariazko esparruan lan-eskarmentu handiagoa lortu izana egiaztatzea, lan egin den enpres(ar)en ziurtagiri bat eta lan-bizitzaren laburpen bat aurkeztuta.
Berdinketarik bada, Enplegu Zerbitzu Publikoko bulego batean eskatzaile izatea eta, oraindik ere berdinketarik bada, nagusiagoa izatea adinez.
Deitutako lanbide-kualifikazioetako gainerako gaitasun-unitateei dagokienez:
Azken 10 urteetan lanbide-prestakuntzaren berariazko esparruan lan-eskarmentu handiagoa lortu izana egiaztatzea, lan egin den enpres(ar)en ziurtagiri bat eta lan-bizitzaren laburpen bat aurkeztuta.
Berdinketarik bada, Enplegu Zerbitzu Publikoko bulego batean eskatzaile izatea eta, oraindik ere berdinketarik bada, nagusiagoa izatea adinez.
Agirietan izandako akats, oker edo gabeziak jasotzen dituen baremazio-zerrenda aurrez izena emateko epea amaitu eta 15 egun baliodunetik aurrera argitaratuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-oholean (https://www.euskadi.eus) eta Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren webgunean (www.ivac-eei.eus).
Egiaztagiririk falta duten edo egiaztagiri akastunik aurkeztu duten pertsonek 10 egun balioduneko epea izango dute akatsa edo ez-egitea konpontzeko.
Prozeduran parte hartzeko onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda akatsak konpontzeko epea amaitu eta 5 egunetik aurrera argitaratuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-oholean (https://www.euskadi.eus) eta Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren webgunean (www.ivac-eei.eus).
Eskatzaileek 5 egun balioduneko epea izango dute, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, aurkeztu dituzten agirien baremazioa erreklamatzeko.
Prozeduran parte hartzeko onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartutako eta baztertutako pertsonen erreklamazio-aldia amaitu eta hurrengo egunetik aurrera argitaratuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-oholean (https://www.euskadi.eus) eta Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren webgunean (www.ivac-eei.eus).
Behin betiko zerrendaren aurka, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariari edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntza eta Diru Sarrerak Bermatzeko zuzendariari, eta elkarrekin emandako ebazpen bidez ebatziko dute.
Hautapen-prozesuan onartu dituzten eta aholkularitzarako tasa 24 euro ordaindu duten pertsonak joko dute aholkularitza-fasera. Deialdian ezarritako tasak epearen barruan ordaindu ezean, prozeduran parte hartzeari uko egiten zaiola ulertuko da, eta prozeduran atzera egite hori Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariaren edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntza eta Diru Sarrerak Bermatzeko zuzendariaren ebazpen bidez deklaratu beharko da.
Honako hauek ez dute aholkularitza-tasarik ordaindu beharko:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena eman duten langabeek.
Terrorismoaren biktimek, betiere, larritasun bereziko kalte pertsonal fisiko edo psikofisikoak izan dituztela egiaztatzen badute; haien ezkontideek; antzeko harreman afektiboa izanik, haiekin modu iraunkorrean bizi direnek; eta haien seme-alabek.
Ez dute tasarik ordaindu behar izango ezta ere lanbide-prestakuntza bereko gaitasun-unitateetarako aurreko deialdietan parte hartu duten eta aholkularitza berriro egin nahi ez duten pertsonek.
Aholkularitzarako izena emateko eskabideak aurkezteko tokiak eta epeak.
Lanbide-prestakuntzekin bat, izena emateko ikastetxeak II-A eranskinean zehaztutakoak dira.
Izena emateko epea hau izango da prestakuntza guztietarako: 2016ko martxoaren 14tik apirilaren 8ra (biak barne).
Deialdi honen IV. eranskineko ereduaren bidez emango da izena. Eredua Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren webgunean deskarga daiteke (www.ivac-eei.eus).
Aholkularitza-fasearen bilakaera: aurretik aipatutako dekretuaren 12. artikuluaren arabera egingo da. Parte-hartzaileak ez badira joaten talde-bilerara edo bakarkako bilerara eta arrazoia justifikatzen ez badute, prozeduran parte hartzeari utziko diote, eta galdu egingo dute prozeduran parte hartzeko onartua izateak ematen duen eskubide oro. Baldin eta bilera igaro eta hiru egunetan, idatziz eta frogagiriak aurkeztuta, behar bezala justifikatzen badute bilerara ez joateko arrazoia, beste bilera bat hitzartuko da, aholkularitza emateko epeen barruan.
Aholkulari bat ezin bada izangai batekin harremanetan jarri ohiko bitartekoen bidez, Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren webgunearen bitartez egingo du (www.ivac-eei.eus), eta jakinarazpen-ondorioak izango ditu.
Aholkularitza-fasea egiteko baimena duten ikastetxe publikoek zenbait izangaientzako fasea beste ikastetxe publiko itundu edo enpresa batzutan egin ahal izango dute, hala behar denean.
Ebaluazio-fasean izena emateko ikastetxeak II-B eranskinean zehaztutakoak dira.
Ebaluazio-faserako izen-ematea aholkularitza amaitu ondoren egingo da eta hauek izango dira epeak: 2016ko maiatzaren 16tik ekainaren 15era (biak barne).
Deialdi honen IV. eranskineko ereduaren bidez emango da ebaluaziorako izena. Eredua Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren webgunean deskarga daiteke (www.ivac-eei.eus).
Izena emateko, 12 euroko tasa ordaindu beharko da izena emandako gaitasun-unitate bakoitzeko. Zehaztutako tasa deialdian adierazitako epeetan ordaintzen ez bada, ordaindu ez diren gaitasun-unitateen ebaluazioan parte hartu nahi ez dela ulertuko da, salbuespen-kasuetan izan ezik, ebazpen honen 9. artikuluaren 2. zenbakiari jarraikiz:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena eman duten langabeek.
Terrorismoaren biktimek, betiere, larritasun bereziko kalte pertsonal fisiko edo psikofisikoak izan dituztela egiaztatzen badute; haien ezkontideek; antzeko harreman afektiboa izanik, haiekin modu iraunkorrean bizi direnek; eta haien seme-alabek.
Ebaluazio-fasearen bilakaera: aurretik aipatutako dekretuaren 12. puntuan xedatutakoaren arabera egingo da. Izena emandako gaitasun-unitate bakoitzaren ebaluazioa egingo da, eta, banakako ebaluazioaren planean egin beharreko proba-moten arabera, ebaluazio-faserako izena emateko tokiez bestelako egoitza edo ikastetxe batzuk aukera daitezke horiek egiteko.
Behin-behineko ebaluazio-aktak urriaren 28an argitaratuko dira, deialdi guztietarako, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-oholean (https://www.euskadi.eus) eta Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren webgunean (www.ivac-eei.eus).
Behin-behineko emaitza honela adieraziko da: «frogatua» edo «ez frogatua». Horren kontrako erreklamazioa aurkez diezaioke interesdunak Ebaluazio Batzordeko presidenteari 5 egun balioduneko epean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-oholean argitaratzen denetik kontatzen hasita (https://www.euskadi.eus).
Ebaluazio-batzordeek azaroaren 8tik aurrera argitaratuko dituzte behin betiko aktak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-oholean (https://www.euskadi.eus), Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren webgunean (www.ivac-eei.eus) eta II. eranskinean zehaztutako Lanbide Heziketako ikastetxeetan.
Behin betiko ebaluazioaren aurka, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-oholean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio ebaluatutako pertsonak Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariari edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntza eta Diru Sarrerak Bermatzeko zuzendariari, eta elkarrekin emandako ebazpen bidez ebatziko dute.
Aholkulari eta ebaluatzaileek ordain ekonomikoak jaso ahal izango dituzte, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko antolamendua eta prozedura zehazten dituen azaroaren 10eko 211/2015 Dekretuaren I. eranskinean adierazitakoak.
Egiaztatzeko eta erregistratzeko fasea azaroaren 10eko 211/2015 Dekretuaren zeinaren bidez lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko antolamendua eta prozedura ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan 13. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.
Lanbide Heziketako Sailburuordetzak azaroaren 21etik aurrera egiaztatuko ditu aitortutako gaitasun-unitateak, Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren bitartez, ebaluazio-batzorde bakoitzak Lan-esperientziaren bidez hartutako lanbide-gaitasunak aitortzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren III-A ereduaren arabera egindako aktei jarraikiz.
Ebaluazio positiboa izan duten pertsonek 30 egun izango dituzte beren ziurtagiriak jasotzeko, Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuak adieraziko dien ikastetxeetan. Denbora hori igarota, aipatu institutuaren egoitzan jaso beharko dute.
Lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozesu osoa amaitzean, deialdi honetan ezarritako prozeduran parte hartu duten guztiei idazki bat igorriko die Ebaluazio Batzordeak, honakoa jasoko duena, dagokionaren arabera:
Prestakuntza-aukerak eta dagozkion orientabideak, frogatu gabeko gaitasun-unitateak hurrengo deialdietan egiaztatu ahal izateko.
Prestakuntza-aukerak eta dagozkion orientabideak, erlazionatutako profesionaltasun-ziurtagiri bat edo Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko beharrezko prestakuntza osatu ahal izateko.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratuko da, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean laburpen bat argitaratuko da.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, haren kontrako gorako errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari edo Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, eta elkarrekin emandako ebazpen bidez ebatziko dute.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 3a.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JORGE ARÉVALO TURRILLAS.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, Lanbide Heziketako sailburuordearena eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2015eko abenduaren 3koa, lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez ha
- Ikus: 211/2015 DEKRETUA, azaroaren 10ekoa, zeinaren bidez lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzarako bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura eta antolamendua ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan