Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko abenduaren 3koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, lankidetza-erakundeei laguntzak emateko dena, 2015. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak sustatzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 233
- Hurrenkera-zk.: 5190
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/12/03
- Argitaratze-data: 2015/12/07
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuak (2008ko abenduaren 9ko EHAA, 235. zk.) lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak arautzen ditu, erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko erakunde-aldaketako prozesuak sustatzeko.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko irailaren 1eko Ebazpenaren bidez (2015-09-11ko EHAA, 173. zk.), lankidetza-entitateei laguntzak emateko deialdia egin zen, 2015. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak sustatze aldera.
Balorazio-batzordeak laguntzak emateko egin duen proposamena ikusita (batzorde hori horretarako sortu zen deialdiari buruzko ebazpenaren 5. artikuluan), Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikorako Zerbitzuak diru-laguntzen eskaeren analisi teknikoa eta balorazioa egin eta gero, eta Kontseilu Errektoreari 2015eko abenduaren 2ko bileran horren berri emanda, honako hau
Lehenengoa. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko irailaren 1eko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak esleitzea ebazpen honetako I. eranskinean jasotako erakundeei, eranskinean aipatutako zenbatekoan eta eran.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 3a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.
(Ikus .PDF)