Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko azaroaren 24koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinarekin ezartzen baita absentzia- eta bateraezintasun-kasuetarako ordezkapen-araubidea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde-ordezkaritzei atxikitako meatze-teknikariei dagokionez.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 242
- Hurrenkera-zk.: 5337
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/11/24
- Argitaratze-data: 2015/12/21
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari dagokio esleitzen zaizkion egitekoak betetzeko administrazio-egintzak ematea. Egiteko horien artean dago, besteak beste, aldez aurretiko administrazio-baimena behar duten meategien arloko espedienteak kudeatzea, izapidetzea eta ebaztea.
Apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 23. artikuluak ezartzen duenez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritza bat egongo da lurralde historiko bakoitzean, eta ordezkaritza horrek funtzio betearazleak izango ditu Sailaren eskumeneko arloetan, eta dagokion jarduteko lurralde-eremuan, betiere.
Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoen egitura organikoa eta funtzionala arautzeko, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak, 2006ko abenduaren 4an, emandako Aginduan ezartzen denez, Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoek baliatuko dituzte: arauzko arlo teknikoan duten eragin-maila dela-eta, espresuki lurralde-bulegoei eskuordetzen zaizkien administrazio-espedienteak izapidetzeko eta ebazteko eskumenak eta funtzioak.
Apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, lehenago aipatutako 2006ko abenduaren 4ko Aginduan Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-bulegoei eta lurralde-bulegoei buruzko erreferentziak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko lurralde-ordezkaritzei buruzkoa direla ulertuko dira.
Jazotakoa ikusirik, egokitzat jotzen da lurralde arteko ordezkapen-sistema bat diseinatzea, zeinarekin era homogeneoagoan banatuko baita lana absentzia- eta bateraezintasun-kasuetan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko ordezkaritzei atxikitako meatze-teknikariei dagokionez.
Lehenengoa. Lurralde-ordezkaritzetako meatze-teknikarien bateraezintasunak eta absentziak honelaxe ebatziko dira:
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako meatze-teknikariak beteko ditu Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako meatze-teknikariaren bateraezintasunak eta absentziak.
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako meatze-teknikariak beteko ditu Arabako Lurralde Ordezkaritzako meatze-teknikariaren bateraezintasunak eta absentziak.
Arabako Lurralde Ordezkaritzako meatze-teknikariak beteko ditu Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako meatze-teknikariaren bateraezintasunak eta absentziak.
Bigarrena. Lurralde-ordezkaritzetako meatze-teknikarien artean, laguntza-atazak gauzatu behar direnean irizpide berdina aplikatuko da.
Hirugarrena. Lurralde-ordezkaritza bakoitzak, dagokion lurralde historikoan, jakinarazi beharko die sektoreko enpresa eta interesdunei ebazpen hau, haiek jakitun izan daitezen, eta ondorio egokiak sor ditzan.
Laugarrena. Lurralde-ordezkaritzei ebazpen hau jakinarazten zainetik hara izango da indarrean ebazpen hau, eta, bestalde, Ebazpen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Baina, guztiarekin ere, ebazpen hori buruzko administrazio-espedienteak Zuzendaritzan edo ordezkaritzetan direnak dagozkion lurralde-ordezkaritzari helarazi beharko zaizkio, ezarritakoarekin bat etorriz betiere.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 24a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.