Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 14koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, zeinen bidez jendaurrean jartzen baita Merkataritzako Bulego Teknikoentzako 2015eko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 155
  • Hurrenkera-zk.: 3535
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/08/14
  • Argitaratze-data: 2015/08/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduaren bidez, honako hau ezartzen eta arautzen da: Merkataritza Sustatzeko Bulegoentzako laguntzen EAEko Administrazio Orokorrak emandakoen markoa. Eta agindu hori partez aldatu zuen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2014ko ekainaren 26ko eta 2015eko uztailaren 28ko Aginduek.

Aipatutako agindu arautzailearen 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor araututako diru-laguntzak emateko, 2015eko ekitaldirako deialdia iragartzea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduan ezarritako eskumenen indarrez, hau

Ebazpen honen xedea da iragartzea Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2015eko ekitaldirako deialdia; laguntza horiek Merkataritzako Bulego Teknikoei emango zaizkie.

Gehienez ere, Merkataritzako Bulego Teknikoko 33 bulegok jasoko dute laguntza, honelaxe banatuta:.

Agindu arautzaileko I. eranskinean ezarritako eremuetariko bakoitzarentzat bulego 1; salbu eta 4. eta 15. eremuentzat, zeintzuetako bakoitzari 2 bulego dagozkion, eta, 26. eta 27. eremuentzat, zeintzuetako bakoitzari 3 bulego dagozkion.

Helburu hori betetzeko, guztira, 1.270.500 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-kredituari jarraituz.

Diru-kopuru hori aldatu ahalko da, betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik, eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusi ondoren, eta, baldin eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak beste programa batzuk burututakoan ahitu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera.

  1. Eskabidea eskuratzea eta betetzea honako egoitza elektroniko honen bidez bakarrik egin ahal izango da: http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/comercio Eskabide-eredua aipatu egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri.

    Eskabidearekin batera aurkeztuko dira erakunde eskatzailearen izenean jarduteko legezko gaitasuna duen pertsonaren sinadura elektronikoa ez ezik, harekin batera aurkeztu beharreko agiri guztiak eta, Administrazioak Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuak xedatu bezala, eska litzakeen guztiak ere.

  2. Eskabideak aurkezteko epea deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, 09:00etan, eta 2015eko irailaren 22an amaituko, 12:00etan.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 14a.

    Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

    ITZIAR EPALZA URQUIAGA.