Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 3koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Policlínica Gipuzkoa S.A.ren Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena galdutzat jotzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 3613
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/07/03
  • Argitaratze-data: 2015/08/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautu zen. Aitorpen horren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak sustatu nahi dira, bai eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen dutenak ere; horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde, gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatuko dira, aipatutako aitorpenaren bidez.

Policlínica Gipuzkoa, S.A. erakundeak gutun batean adierazi du ez duela aurkeztuko 11/2014 Dekretuan oinarritzen den eskaria; beraz, egoera baloratuta, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautu zuen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak xedatutakoa aztertu ostean, hau

Policlínica Gipuzkoa, S.A. erakundearen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena galdutzat jotzea, aitorpen berria epe barruan eskatu ez delako, hau da, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrean xedatutakoa bete ez duelako (11/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzekoa).

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Hortaz, ebazpenaren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 3a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.