Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 16koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, kide anitzeko organoetako kideak eta idazkaria izendatzen dituena. Organo horiek egingo dute abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 41
  • Hurrenkera-zk.: 1001
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/02/16
  • Argitaratze-data: 2015/03/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak (2012ko abenduaren 18ko EHAA, 244. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen ditu.

Aipatutako dekretuaren 13. artikuluak diru-laguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo duen kide anitzeko organoaren osaera arautzen du eta aurreikusitako diru-laguntza lerro bakoitzari dagokion kide anitzeko organoaren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedatzen du.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko azaroaren 5eko Aginduaren bidez (2014ko azaroaren 11ko EHAA, 215. zk.), 2015. urterako abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak arautzen dituen diru-laguntzen deialdia egin da.

Adierazitakoarekin bat, ondokoa

Lehenengoa. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak emandako 2014ko azaroaren 5eko Aginduaren II. Kapituluan araututako pertsona, familia, talde eta komunitateekin gizarte esku-hartzeko jarduerak egiteko 2015. urterako diru-laguntzen ebazpen-proposamena egin behar duen kide anitzeko organorako ondorengo kideak eta idazkaria izendatzea:

Kideak:

Lide Amilibia Bergaretxe andrea, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

José Luis Madrazo Juanes jauna, Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako zuzendaria.

Itsaso Goikoetxea Etxebarria andrea, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

Isabel Rejado Vigalondo andrea, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin baina boto gabe jardungo duena.

Bigarrena. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak emandako 2014ko azaroaren 5eko Aginduaren III. Kapituluan araututako gizarte esku-hartzean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jardueretarako 2015. urterako diru-laguntzen ebazpen-proposamena egin behar duen kide anitzeko organorako ondorengo kideak eta idazkaria izendatzea:

Kideak:

Jose Luis Madrazo Juanes jauna, Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

Lide Amilibia Bergaretxe andrea, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.

Pello Telleria Zeberio jauna, Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

Leire Gisasola Atxabal andrea, Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritzako teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin baina boto gabe jardungo duena.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 16a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

IÑIGO POMBO ORTIZ DE ARTIÑANO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.