Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 28koa, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariarena, «euskadi.eus» Interneteko goi-mailako domeinu berria arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 664
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/01/28
- Argitaratze-data: 2015/02/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Sailak
Testu legala
Herri Administrazio eta Justizia Sailak «euskadi.eus» Interneteko goi-mailako domeinu berria arautzen duen dekretu-proiektu bat prestatu du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean araututakoaren arabera ari dira egiten horren izapideak.
Hartarako, lege-erregulazio hori betez, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak 2014ko abenduaren 3ko Agindua eman zuen, aurreproiektua prestatzeko prozedurari hasiera eman ziona, bai eta 2015eko urtarrilaren 8ko Agindua ere, proiektua aurretik onartzekoa, behin edukia bi hizkuntza ofizialetan idatzi eta abenduaren 22ko arau-espedienteari erantsi ondoren.
Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz, xedapen orokorrek, xedapenen izaerak hala aholkatzen duenean, herritarrak entzuteko izapidea bete beharko dute, non egoki iritzitako ekarpenak egiteko aukera izango duten hala nahi duten pertsonek edo erakundeek. Horixe gertatzen da kasu honetan, administrazio publiko bat, haren egoitza elektronikoaren helbidea eta Euskal HerrikoAgintaritzaren edizio elektronikoa Interneten azaltzeko ereduak herritarrentzako duen garrantzi handiagatik.
Horrenbestez, «euskadi.eus» Interneteko goi-mailako domeinu berria arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da, eta jendaurrean egongo da hogei egun baliodunetan ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, halaxe xedatzen baitu 8/2003 Legearen 8.4. artikuluak.
Azaldutakoagatik, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 18. artikuluaren b) eta h) idatzi-zatietan xedatutakoa betez,
Lehena. «euskadi.eus» Interneteko goi-mailako domeinu berria arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintarutzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Aurreko paragrafoan xedatutakoa bete dadin, eta herritarrek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, adierazitako dekretu-proiektuaren edukia ikusgai egongo da Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzan, Gasteizko Donostia kaleko 1ean, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean (euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 28a.
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria,
JAVIER BIKANDI IRAZABAL.