Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko urriaren 23koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinen bidez irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi laguntzak ematen baitzaizkie, hain zuzen ere, eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko, 2014-2015 ikasturtean Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin lankidetzan jardun nahi dutenei.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 211
- Hurrenkera-zk.: 4718
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/10/23
- Argitaratze-data: 2014/11/05
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Kontuan harturik zer dioen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko uztailaren 23ko Aginduak (agindu haren bidez, irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi dei egiten zaie, hain zuzen ere, eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko, 2014-2015 ikasturtean Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin lankidetzan jardun nahi dutenei), aurkeztutako eskabideak eta ebaluazio-batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta deialdia egiten duen Aginduaren 12. artikulua aplikatuz, honako hau
Lehenengoa. Elkarteei honako diru-laguntza hauek ematea, kasuan kasurako zehaztutako zenbatekoetan:
(Ikus .PDF)
Bigarrena. Honako elkarte hauek egindako eskabideei ezezkoa ematea, zehaztutako arrazoiengatik:
(Ikus .PDF)
Hirugarrena. Diru-laguntza bi alditan ordainduko da:
Aurre-ordainketa bat egingo da, diru-laguntzaren % 20koa, emandako laguntza onartu eta berehala.
Gainerakoa, diru-laguntza osoaren % 80, bitarteko txostena aurkeztu ondoren ordainduko da. Hartan, proiektuaren ordura arteko garapena zein izan den jasoko da eta ikastetxeetan garatzen ari diren lan-plangintza aipatuko da. Txosten hori 2015ko urtarrilaren 7tik 31ra bitartean aurkeztuko da.
Laugarrena. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 23a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.