Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko irailaren 5ekoa, Justiziako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan preso dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuetarako diru-laguntzen deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 172
- Hurrenkera-zk.: 3833
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/09/05
- Argitaratze-data: 2014/09/11
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia
Testu legala
Lehenengoa. Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, 2014ko ekainaren 3an emandako Aginduaren bidez, (2014ko ekainaren 11ko EHAA, 109. Zk.), Euskal Autonomia Erkidegoan preso dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko 2014an burutuko diren proiektuetarako diru-laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak ezarri ziren.
Bigarrena. Eskaerak aztertu ondoren, eta deialdiaren Aginduaren 10. artikuluan aurreikusitakoa jarraituz, Balorazio Batzordea 2014. irailaren 4an bildu zen eta diru-laguntza emateko proposamena egin zuen.
Lehenengoa. Justiziako zuzendaria da Ebazpen hau emateko eskuduna, horrela ezartzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoan preso dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuetarako diru-laguntzen deialdia egiten duen Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko ekainaren 3ko Aginduak bere 13. artikuluan.
Bigarrena. Aipatu deialdiaren Aginduak, bere 6. artikuluan adierazten duenez, Justizia Zuzendaritzari dagokio, Helduentzako Justizia Zerbitzuaren bidez, aurkeztutako eskabide guztiak aztertzea eta horiek eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea.
Hirugarrena. Deialdiaren Aginduaren 11. artikuluak xedatzen duenez, eskabideak hurrengo balorazio-irizpide eta puntuazio-eskalen arabera baloratuko dira:
Eskatzaileari dagokionez:
Eskaera egin duen erakundeak presoak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko lanetan egin duen ibilbidea. 0-10 puntu.
Proiektua:
Programaren onurak jasoko dituzten pertsonen kopurua, eta, gizartearen ikuspegitik, zenbateraino den egokia eta interesgarria. Balorazio handiagoa lortuko dute gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko problematika espezifikoa duten kolektiboei (ijitoak, etorkinak, emakumeak eta osasun mentala duten pertsonak) zuzendutako proiektuak. 0-10 puntu.
Presoak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko prozesuari egingo dion ekarpena; balorazio altuagoa emango zaie presoei espetxetik kanpo bizimodua ateratzeko aukera ematen dieten proiektuei. 0-20 puntu.
Proposatzen diren jardueretan entitate horrek presoekiko esku-hartze sozialean jarduten duten beste erakunde batzuekin eta Lanbiderekin erakutsi duen lankidetzaren eta baterako parte-hartzearen maila. Balorazio handiagoa lortuko dute presoak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko lanean ari diren erakundeekin egindako lankidetzak eta idazkiaz egiaztaturikoak. 0-10 puntu.
Proiektua hainbat urtetan gauzatzeko aukera, proiektua finantzatzeko beste iturri batzuk izatea eta autofinantzaketa. 0-5 puntu.
Proiektuan edo programan boluntarioek parte hartzea. 0-5 puntu.
Halaber, artikuluak gaineratzen du balorazio-irizpideak aplikatuta, gehienez ere 60 puntu lortu ahal izango direla. Gainera, diru-laguntza emateko, aurreko irizpideen arabera 30 puntutik gora lortu beharko ditu eskabideak.
Laugarrena. Bestalde, Aginduaren 12. artikuluak, zenbatekoa zehaztekoari buruzkoak, bere lehenengoko artikuluan adierazten du Justizia Zuzendaritzak, Helduentzako Justizia Zerbitzuaren bidez, aukera izango duela, diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztu baino lehen, diruz laguntzekoak ez diren gastuen edo proiektuarekin zuzenean lotuta ez dauden gastuen diru-kopuruak doitzeko.
Eskabideen zenbateko diru-laguntza zehazteko, artikuluak hurrengo prozedura zehazten du:
Eskabideak puntuaziorik altuenetik txikienera antolatuko dira. 60 puntu lortu dituen eskabideari (gehienez ere) portzentaje teoriko bat aplikatuko zaio, eskatutako kopuruaren % 100. Gainontzeko eskaerei balorazio irizpideetan lortutako puntuen araberako portzentaje proportzionala aplikatuko zaie, hurrenez hurren.
Diru-laguntzen zenbateko teoriko guztiak batu eta aurrekontuen diru-hornidura gainditzen bada, diru-laguntzen zenbateko guztiak proportzionalki egokituko dira, diru- laguntza teoriko guztiei portzentaje berbera jaitsiko zaielarik. Portzentaje hori honela kalkulatuko da: diru-hornidura zati zenbateko teoriko guztia.
Diru-laguntzen zenbateko teoriko guztiak batu eta aurrekontuen diru-hornidura ez bada gainditzen berriz, soberakoa eskabide guztien artean banatuko da proportzionalki, aurreko paragrafoan ezartzen den prozedura bera jarraituta. Horrela kalkulatutako zenbatekoak ezingo du inondik inora gainditu diruz lagun daitekeen gastuaren % 100.
Edozein modutan, proiektu bakoitzari eman ahal zaion gehienezko diru-laguntza 60.000 eurokoa izango da.
Bosgarrena. Diru-laguntzaren ordainketa eta erakunde onuradunek egin beharreko justifikazioa, diru-laguntza jasotzeko beharrezkoak diren betekizunak bete dituztela eta diru-laguntzaren xede den proiektua burutu dutela egiaztatzekoa, deialdiaren Aginduak xedatutakoarekin bat etorriko dira. Diru-laguntzak emateko betekizunak betetzen ez badira, Aginduran 19. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.
Horregatik guztiagatik eta Balorazio Batzordeak egin duen ebazpen-proposamena ikusita,
Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eta proiektuei bertan agertzen diren diru-laguntzak ematea.
Bigarrena. II. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eta proiektuei eskabideak ukatzea.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, erakunde interesdunei jakinarazteko, Euskal Autonomia Erkidegoan preso dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuetarako diru-laguntzen deialdia egiten duen Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko ekainaren 3ko Aginduak, bere 13. artikuluan xedatzen duenari jarraituz.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake Herri Administrazio eta Justizia Saileko Justizia sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 5a.
Justiziako zuzendaria,
MANUEL VALÍN LÓPEZ.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)