Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko irailaren 3koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Merkataritza Sustatzeko Bulegoentzako 2014ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 174
  • Hurrenkera-zk.: 3851
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/09/03
  • Argitaratze-data: 2014/09/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduaren bitartez,ezartzen eta arautzen da honako hau: Merkataritza Sustatzeko Bulegoentzako laguntzen EAEko Administrazio Orokorrak emandakoen markoa (2010eko urriaren 25eko EHAA, 205. zk.). Eta agindu hori aldatua izan da partez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2014ko ekainaren 26ko Aginduaz (2014ko uztailaren 11ko EHAA, 131. zk.).

Aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor araututako diru-laguntzak emateko, 2014ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduan ezarritako eskumenen indarrez, hau

Ebazpen honen bidez, 2014ko ekitaldirako deitu nahi dira Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduan aurreikusitako laguntzak; laguntza horiek Merkataritza Sustatzeko Bulegoei emango zaizkie.

Gehienez ere merkataritza sustatzeko 33 bulegok jasoko dute laguntza, honelaxe banatuta:

Agindu arautzaileko I. eranskinean ezarritako eremuetariko bakoitzarentzat bulego 1; salbu eta 4. eta 15. eremuentzat, zeintzuetako bakoitzari 2 bulego dagozkion, eta, 26. eta 27. eremuentzat, zeintzuetako bakoitzari 3 bulego dagozkion.

Helburu hori betetzeko, 1.270.500 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan berariaz arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera.

Diru-kopuru hori aldatu ahalko da, betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik, eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusi ondoren, eta, baldin eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak beste programa batzuk burututakoan ahitu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera.

  1. Horretaz gainera, eskabideak eta gainerako agiri osagarriak Merkataritza Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte, edo, bestela, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzetan, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako edozein eratan. Sailaren lurralde-ordezkaritzetan edo Interneteko helbide honetan: www.euskadi.net/comercio lortu ahal izango da eskabide-eredua.

    Eskabidea erakunde eskatzailearen ordezkari izateko lege-gaitasuna duen pertsonak sinatuko du, eta diru-laguntza zein jarduera-eremutarako eskatzen den zehaztuko du.

  2. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta hilabeteko iraupena izango du.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 3a.

    Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

    ITZIAR EPALZA URQUIAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.