Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko uztailaren 4koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2013-2014 ikasturtean batxilergoko ikasketak amaitu dituzten ikasleei zuzendutako Batxilergoko Sari Bereziak ematen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 132
- Hurrenkera-zk.: 3205
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/04
- Argitaratze-data: 2014/07/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Martxoaren 15eko 35/2011 Dekretuak, otsailaren 19ko 166/2013 Dekretuak aldatu zuenak, Batxilergoko Sari Bereziak arautu eta haiek emateko baldintzak ezartzen ditu.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, 2013-2014 ikasturtean batxilergoko ikasketak bukatu eta Dekretuan ezarritako baldintzak bete eta helburu horiek lortzeko etengabe saiatu ziren ikasleentzat, Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egin zuen, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko martxoaren 4ko Aginduaren bidez (2014ko apirilaren 10eko EHAA).
Hori dela eta, probak egin ondoren, eta epaimahaiak proposatuta, hau
2013-2014 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari bereziak esleitzea, 2013-2014 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezietarako deia egiten duen 2014ko martxoaren 4ko Aginduaren hirugarren oinarri arautzailean ezarritakoaren arabera.
Saria jaso duten ikasleen zerrenda argitaratzea; I. eranskinean jaso da zerrenda.
Ebazpena eta ikasle sarituen behin betiko zerrenda Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web-orrian jartzea, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 4a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.
(Ikus .PDF)