Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

590/2014 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Salburua, Zabalgana eta Zaballako Lehen Mailako Arretako Unitateak sortzeko dena (Araba Osasun Barrutia, Arabako Eskualdea).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 114
  • Hurrenkera-zk.: 2696
  • Xedapen-zk.: 590
  • Xedapen-data: 2014/05/20
  • Argitaratze-data: 2014/06/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uztailaren 23ko 195/1996 Dekretuaren bidez, Lehen Mailako Arretarako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari atxikitako baliabideen antolamendu-egitura onartu zen; dekretu horren 7 artikuluaren arabera, Lehen Mailako Arreta Unitateak asistentzia antolatzeko unitateak dira eta asistentzia-prozesuaren efizientziari, kalitateari eta eraginkortasunari begira diharduten pertsonek, zerbitzuek, teknologiek eta azpiegiturek osatzen dituzte.

Aipatutako dekretuaren 7.5 artikuluak dio unitate horiek, oro har, Lehen Mailako Arretako Zentroei egokituko zaizkiela, nahiz eta, eskualde bakoitzaren barne-tamainaren eta -egituraren arabera, barruti zehatz batzuetarako Lehen Mailako Arretako Unitateak ezarri ahal izango diren.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea ikusirik, «Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua» Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak legez emandako ahalmenaz baliatuta, eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak kontuan hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

Lehenengoa. Salburua, Zabalgana eta Zaballako Lehen Mailako Arretako Unitateak sortzea onartzea (Arabako Osasun Barrutia, Arabako Eskualdea), ebazpen honen eranskinean zehaztutako moduan.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedatutakoaren ildotik (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

Lehen Mailako Arretako Unitatearen izena: Salburua

Lehen Mailako Arreta Zentroa: Salburua.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Historikoa: Araba.

Lehen Mailako Arretako Unitatearen izena: Zabalgana

Lehen Mailako Arreta Zentroa: Zabalgana.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Historikoa: Araba.

Lehen Mailako Arretako Unitatearen izena: Zaballa

Lehen Mailako Arreta Zentroa: Zaballa.

Udalerria: Nanclares De La Oca - Langraitz Oka.

Lurralde Historikoa: Araba.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.