Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko apirilaren 7koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, erakunde horren lanpostu-zerrendan egindako aldaketak argitara emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 87
- Hurrenkera-zk.: 2084
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/04/07
- Argitaratze-data: 2014/05/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak, 2014ko apirilaren 4an egindako bilkuran, erabaki du erakunde horren lanpostu-zerrendan egindako aldaketak onartzea, dagokion administrazio-espedientea izapidetu ondoren, eta agindu egin du zerrenda hori argitara emateko, denak jakitun egon daitezen. Erabaki hori azaroaren 23ko 310/2010 Dekretuaren 3. artikuluaren babesean hartu da. Dekretu horren bidez, arautu egiten dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren baliabide pertsonalak eta materialak agentzia horri atxikitzeko baldintzak.
Erabaki horren bitartez onartutako aldaketaren xedea da, batetik, indarrean den lanpostu-zerrenda errealitate berrietara egokitzea, eta, bestetik, zerrendako zenbait datu informatibo eta/edo osagarriren ordez, arau-aurreikuspenekin bat datozen datuak lehenestea. Hartara, alde batetik, amaiera ematen zaio funtzionario-lanpostu bat (administrari orokorra; kodea: CL20040/2) lan-kontratuko bihurtzeko prozedurari. Lanpostu hori erakundea jardunean hastearekin batera integratu zen bertara, azaroaren 23ko 310/2010 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Bestetik, jakitera ematen da beste lanpostu bati (administrari orokorra; kodea: CL20040/1) dagokion lanbide-kategoria zuzena esleitu zaiola. Lanpostu hori desagertutako Garapenerako Lankidetzarako Zuzendaritzatik zetorren. Azkenik, Plangintzako arduradunaren karguari izena aldatu zaio: aurrerantzean, Koordinazio Estrategikoaren arduraduna (kodea: CL10101/1) izango da. Hala egin da lanpostu-zerrendako izendapena Agentzia Antolatzeko eta Jardunean jartzeko Erregelamendura egokitu dadin (ekainaren 22ko 95/2010 Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori).
Horrenbestez, Agentziaren Kontseilu Errektoreak hartutako Erabakia, aurretik aipatutakoa, betez, hau
Lehenengoa. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostu-zerrendan egindako aldaketen berri ematea. Ebazpen honen eranskinean ageri da zerrendaren bertsio kontsolidatua.
Bigarrena. Lanpostu-zerrendan egindako aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko dira indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 7a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.
(Ikus .PDF)