Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 3koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probetarako dei egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 1795
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/04/03
  • Argitaratze-data: 2014/04/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuaren bitartez (ekainaren 5eko EHAA, 109 zk.) aldatutako otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuko 15. artikuluan ezarritakoa betez, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko aldizkako deialdiak egiten ditu Ertzaintzaren karrerako eta praktiketako funtzionarioentzat.

Horregatik, Ertzaintzan euskara normalizatzeko prozesua arautzen duen Dekretuaren bitartez aldatutako 76/2012 Dekretuak zehaztutako Ertzaintzaren 1. eta 2. hizkuntza-eskakizunei buruzko oinarrizko edukiarekin bat etorriz, honako hau

Administrazio bidea agortzen duen Ebazpen honen kontra, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, edo zuzenean aurkatu ahal izango dute administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa azalduz gero, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu ebazpen adierazia eman arte, edo, jarritako berraztertzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespena gertatu arte. Interesdunek administrazioarekiko auzien jurisdikzioa aukeratuz gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko du eskumena duen Administrazio Auzien Epaitegiari zuzenduta, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean, betiere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz. Era berean, deialdi honetan, Epaimahai Kalifikatzaileen jardueratik eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako organoetatik ondorioztatzen diren egintza administratibo guztiak aurkatu ahal izango dituzte interesdunek, azaroaren 26ko 30/1992 Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezarritako eran eta kasuetan.

Arkauti, 2014ko apirilaren 3a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.

Lehenengoa. Deialdiaren xedea.

Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko euskara probak egiteko deialdia egingo da. Horren edukia maiatzaren 22ko 76/2012ko Dekretuaren eranskinean jasotzen da.

Bigarrena. Aplikazio eremua.

Ertzaintzako karrerako funtzionarioek har dezakete parte probetan, maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuaren aplikazio eremuan badaude.

Hirugarrena. Probak.

Probetan zenbait ariketa egin beharko dira, eta horien helburua izango da izangaiek duten euskararen ezagupena neurtzea. Probetan kontuan hartuko dira maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuko hizkuntzaren gaitasunak, eta halaber, bat etorriko dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ezarritako aginduekin.

Laugarrena. Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko prozesuak bi proba izango ditu.

Idatzizko proba. Proba honetan idatziaren ulermenean eta idazmenean erakutsitako trebetasunak ebaluatuko dira. Trebetasun bakoitza banaka aztertuko da eta trebetasuneko ariketa bat edo gehiago izango dira, horretarako osatutako Epaimahai kalifikatzaileak erabakitakoaren arabera. Azken emaitza «gai» edo «ez gai» izango da eta idatzizko proban; «gai» emaitza lortzeko bi trebetasunak gainditzea ezinbestekoa izango da.

Ahozko proba. Proba honetan ahozkoaren ulermena eta ahozkoa ebaluatuko dira. Trebetasuneko ariketa bat edo gehiago egin ahal izango dira, Epaimahai Kalifikatzaileak erabakitakoaren arabera. Trebetasun bakoitzari dagokion kalifikazioa «gai» edo «ez gai» izango da. Ahozko proba gainditzeko ezinbestekoa izango da trebetasun biak gainditzea. Azken emaitza orokorra «ez gai» denean, edozein trebetasunetan lortutako «gai» emaitzek ez dute inolako baliorik izango.

Ahozko proba egin ahal izateko, izangaiek idatzizko proba gaindituta izan beharko dute.

Bosgarrena. 2013ko azaroaren 14ko Ebazpenaz (abenduaren 2ko EHAA, 229 zk.) argitaratutako deialdian idatzizko proba gainditu duten Ertzaintzako karrerako funtzionarioek zuzenean egin ahal izango dute ahozko proba.

Deialdi honetan idatzizko proba gainditzen duten pertsonei emaitza hori gorde egingo zaie Ebazpen honen ondoren argitaratuko den, eta Ertzaintzako funtzionarioek parte hartu ahal izango duten deialdira arte. Azken deialdi honetan parte hartzeko, berriz ere izena eman beharko dute, horretarako aurreikusitako epearen barruan.

Seigarrena. Eskabideak.

  1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten guztiek, baita idatzizko proba egitetik salbuetsita daudenek ere, eskabidea egin beharko dute saileko intranetaren bitartez «Gurenet», bertan eskuragarri izango den eskabide eredua betez.

  2. Eskabideak aurkezteko epea, Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, 15 egun naturalekoa izango da.

    Zazpigarrena. Probetara onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda.

    Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabakiko du idatzizko eta ahozko probetara onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda. Zerrenda hau Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean eta Segurtasun Saileko intranetean Gurenet argitaratuko da. Behin-behineko zerrenda onesten den Ebazpenean adieraziko dira idatzizko proba egiteko data, ordua eta tokia.

    Zortzigarrena. Onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak.

    Probetara onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen Ebazpenaren kontra interesdunek, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bost egun naturaleko epean. Aipatutako erreklamazioak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariari bideratuko zaizkio.

    Bederatzigarrena. Onartuen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda.

  1. Aurreko oinarriak aipatzen duen bost eguneko epea amaitu ondoren, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak argitaratuko du, ebazpen baten bidez, probak egiteko onartuen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean argitaratuko da.

    Idatzizko proba ezin izango da egin aipaturiko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu aurretik.

    Hamargarrena. Epaimahai Kalifikatzailea.

  1. Probak baloratzeaz arduratzen den Epaimahaiko titularrak eta ordezkoak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak izendatuko ditu. Ebazpen hori Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean argitaratuko da.

  2. Probetarako Epaimahai Kalifikatzailea berezitasun printzipioan oinarrituta izendatuko da, eta karrerako funtzionario edo langile finkoek osatuko dute. Horietariko gehienek Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lanpostuei dagokien 4. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izango dute.

    Epaimahai Kalifikatzaile hau mahaiburu batez eta hiru bokalez osaturikoa izango da. Era berean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langile batek idazkaritza funtzioak beteko ditu. Beti ere, Epaimahai honetan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ordezkari bat izango du.

  3. Kide anitzeko organoen funtzionamenduaren arautegiak zuzenduko du Epaimahaiaren jarduera. Dena den, Epaimahaiak egoki ikusten dituen laguntzaileak izendatu ahal izango ditu, behar duen aholkularitza eta laguntza teknikoa jaso dezan.

  4. Deialdiaren prozesuan dauden probak garatzea, zehaztea eta ebaluatzea Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio. Epaimahai Kalifikatzaile honek autonomia osoz jokatuko du, eta bere ardura izango da prozedura objektiboa izatea eta deialdiaren oinarriak beteko direla bermatzea.

  5. Epaimahaiaren erabakiak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean eta Segurtasun Saileko intranetean Gurenet argitaratuko dira.

  6. Epaimahai Kalifikatzaile honetan parte hartzeagatik legez ezarritako lansariak jasoko dira.

    Hamaikagarrena. Probak garatzea.

  1. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak edo Epaimahai Kalifikatzaileak, eskabide kopurua eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren baliabideak eta zerbitzu beharrak kontuan hartuta, probak zenbat egunetan eta zein tokitan egin erabaki ahal izango du.

  2. Idatzizko probaren inguruko ariketak burutu ostean, Epaimahai Kalifikatzaileari dagokio, Akordio bidez, behin-behineko emaitzak onartzea. Emaitzok «Gai» «Ez gai» kalifikazioa izango dute. Era berean, aipaturiko akordioan zehaztuko dira, ahozko proba egiteko data, tokia eta ordua.

    Behin-behineko emaitzak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek 5 egun naturaleko epea izango dute Epaimahai Kalifikatzailearen aurrean erreklamazioak aurkezteko.

    Epe hori amaituta, erreklamaziorik aurkeztu ez duten izangaien emaitzak behin betiko bihurtuko dira eta aurkeztutako erreklamazioak Akordio bitartez Epaimahai Kalifikatzaileak ebatziko ditu. Akordio honen aurka, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

    Ahozko proba egikaritzeko datarako aurkezturiko erreklamazioak ebatzi ez badira, erreklamazioren bat aurkeztu duten izangaiek ahozko proba burutu ahal izango dute, nahiz eta honek soilik balioa izango duen, baldin eta hautagaia azkenik onartua bada.

  3. Ahozko probari dagokionean, horren aurrean jarri litezkeen erreklamazioen epe eta organo eskudunentzako Oinarri honen 2. atalean ezarritakoa izango da kontuan.

    Hamabigarrena. Behin betiko emaitzen argitarapena.

    Bigarren zatiko proben behin betiko emaitzak onartzen dituen ERabakiaren erreferentzia, 1. Hizkuntza-eskakizuna gainditu dutenen Ertzaintzako karrerako funtzionarioei dagokiena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritzari aurkeztuko zaio. Akordio hori Zuzendaritzak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean eta Segurtasun Saileko Intranetean argitaratuko du.

    Hamahirugarrena. Oinarri-arau hauetan aurreikusten ez denari dagokionez, Ertzaintzan Euskararen Normalkuntza arautzen duten otsailaren 24ko 30/1998 Dekretua eta maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretua aplikatuko dira.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.