Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko otsailaren 26koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen da 2013ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak (Erein Programa) arautzen dituen urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren esparruan emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 50
- Hurrenkera-zk.: 1228
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/26
- Argitaratze-data: 2014/03/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia
Testu legala
Urriaren 7ko 171/2008 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzen araubidea ezartzen du (Erein Programa). Dekretu hori 2008ko urriaren 21eko Euskal Herri Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (201. zk.).
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko irailaren 11ko Aginduaren bitartez, enplegu-sorrerarako laguntza-lerroaren deialdia egin zen 2013ko ekitaldirako, eta laguntza eskabideak aurkezteko epea ireki zen.
Aipatutako dekretu horretako 11.3 artikuluan ezarritakoa betez, eta kasuan kasuko ebazpena banan-banan jakinaraztearen kaltetan izan gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira diru-laguntzen kopuru osoa eta haren babesean onuradun izango diren pertsonen zerrenda.
Horregatik guztiagatik, hau
Lehenengoa. Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak (Erein Programa) arautzen dituen urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren esparruan emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda (2013ko ekitaldia).
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 26a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.
(Ikus .PDF)